
12. zk., 2004ko urtarrilaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
306
EBAZPENA, 2003ko azaroaren 18koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bulegoko buruarena; honen bidez deialdia egiten da beheko zerrendan ageri diren finkak okupatu aurretik aktak egiteko, Iberdrola Dsitribución Eléctrica, S.A.ren linea elektriko berri batek finka horiek ukitzen baititu (30 kV-eko linea, CLHrako adarra den Mirandako TAren 5 eta 6 zirkuitua izenekoa, Ribavellosako "Eroski" transformazio zentrorako adar berria, Erribera Beitiako udal mugartean.
Energia zuzendariaren 2002ko otsailaren 17ko Ebazpenaren bidez administrazio-baimena eman zitzaion goian aipatutako linea elektrikoari eta, halaber, linea egiteko proiektua onartu eta onura publikoaren deklarazioa egin zen (espedientearen zenbakia: 905/16640-ATH02.59).
Onura publikoaren deklarazioak, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan ezarritakoaren arabera, hartu behar diren ondasunak okupatu beharra edo eskubideak eskuratu beharra dakar, eta Jabetza Nahitaez kentzeari buruzko Legeak 52. artikuluan xedatzen duenaren ondorioetarako, presaz okupatu beharra gainera.
Ondorioz, Lurralde Bulego honek, Jabetza Nahitaez kentzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legeak 52. artikuluan xedatzen duena betez, linea berriaren eraginpeko ondasunen eta eskubideen jabeei eta titularrei Erribera Beitiako Udaletxera deitzea erabaki du bertan batzarra egiteko, ondasunak Erribera Beitian baitaude, eta, 52. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz, hartu beharreko ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko.
Interesatu guztiek eta hartu behar diren ondasunen gaineko edozein eratako eskubide edo interesen titular diren pertsona guztiek azaldu beharko dute bertara, nahiz eurak joanez, nahiz behar bezalako baimena duen ordezkaria bidaliz. Titularitatea egiaztatuko duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria eraman beharko dituzte berekin. Nahi izanez gero, peritua eta notarioa ere eraman ditzakete.
2004ko otsailaren 3an jasoko dira aktak, 10:45ean, Erribera Beitiako Udaletxean. Titular bakoitzari zitazio-zedula bat bidaliko zaio, lekua, eguna eta ordua bertan zehaztuta. Jabetza Nahitaez kentzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezartzen diren gainerako argitalpenak ere egingo dira.
Jabetza Nahitaez kentzeari buruzko Legeak 56.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, interesatuek, eta argitaratutako zerrendetan agian jaso ez diren eskubide errealen edo interes ekonomikoen titular diren pertsonek, egokitzat jotako alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte idatziz Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz), aktak jasotzeko adierazita dagoen egunera arte, hartu behar diren ondasunen eta eskubideen zerrenda egiterakoan egon litezkeen akatsak zuzentze aldera.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 18a.
Lurralde Bulegoko burua,
SABIN ZUGADI BARRON.
30 kV-eko linea, CLHrako adarra den Mirandako TAren 5 eta 6 zirkuitua izenekoa, Ribavellosako "Eroski" transformazio zentrorako adar berria
Jabeen zerrenda
Udal	Finka	Titularra eta helbidea	Afektazioa	Katastroko Datuak	Izaera	Aktak jasotzea	
Mugartea	proiek-		Linearen	Hodiaren	Eraikitzeko	Berme zk.	Lurren 	Poligono zk.	Partzela zk.		Eguna eta ordua	Lekua	
	tuaren		luzera - 	zabalera -	eremua -	m2	sistema
	arabera		m	m	m2		m2
Erribera Beitia	6	Inversiones La Pilastra, S.L.	48	4	192	 --	--	21	47		2004ko otsailaren 	Erribera
		Rivabellosa (Araba)									3an 10, 45ean	Beitiako Udaletxea
	
Erribera Beitia	7	Mercedes Anuncibay Loriz	48	4	200,01	 3	6,4	21	45		2004ko otsailaren	Erribera
		Maximiliano Tons kalea, 				1,61					3an 11,30ean	Beitiako Udaletxea
		28-7. Valentzia						
Erribera Beitia	9	Luis Ignacio Bengoa Guínea	112	4	448	 --	--	2	137		2004ko otsailaren 	Erribera
		Gasteiz hiribidea, 51-2. D- 									3an 12,15ean	Beitiako Udaletxea
		Gasteiz
RSS