Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2004ko urtarrilaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
305

EBAZPENA, 2003ko azaroaren 3koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Ssaileko Energia zuzendariarena, Cepsa, S.A.ri administrazio-baimena ematen diona, Ocion, Zambranako udal mugartean, etxeetarako eta merkataritza guneetarako propano gas kanalizatua biltegiratu, banatu eta hornitzeko instalazioak eraiki ditzan.

Espedientearen zk.: 21738/CGB03.10-PRD/mgg

Pedro Pablo Zubillaga López jaunak, Cepsa, S.A.ren izenean eta hura ordezkatuz, 03-07-02an baimena eskatu du, Ocion, Zambranako udalerrian, etxeetarako eta merkataritza guneetarako propano gas kanalizatua biltegiratzeko instalazioak eraikitzeko eta banaketa sarea ezartzeko.

Espediente honi buruzko ebazpena ematerakoan, ondorengoak kontuan hartu eta beraiei buruzko aipamena egin beharko da:

AURREKARIAK:

Bat.– 2003ko uztailaren 2an aurkeztutako eskabidean Cepsa, S.A.k administrazio-baimena eskatu zuen, Ocion, Zambranako udal mugartean, etxeetarako eta merkataritza guneetarako propano gas kanalizatua biltegiratu, banatu eta hornitzeko.

Bi.– Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeak (98-10-08ko BOE) dioenez, gas kanalizatuen hornidurarako administrazio-baimenak eman aurretik proiektuak jendaurrean azaldu behar dira. Proiektua jendaurrean azaldu zen, bada, legez ezarritako moduan eta hedabideetan: EHAAn, 03-08-26an; ALHAOn, 03-09-19an; El Correo egunkarian, 03-07-18an; Arabako Egunkarian, 03-07-23an, eta Zambranako Udalaren iragarki oholean, 03-07-22an.

Hona hemen, orain, ebazpen honen

OINARRI JURIDIKOAK:

Bat.– Energia Zuzendaritza da ebazpen hau emateko eskumena duen organoa, halaxe baitago xedatuta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urriaren 16ko 223/2001 Dekretuan (01-10-24ko EHAA).

Bi.– Gasa banatzeko sareak egiteko, aldez aurretik administrazio-baimena behar da, hala ezartzen baitu Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeak (98-10-08ko BOE).

Hiru.– Espedientea izapidatzean eta espedientearen edukian bertan, bai eta Cepsa, S.A.k aurkeztutako argibideetan ere, gai honetan legeak ezartzen dituen baldintza eta betebeharrak bete direla frogatu da.

Lau.– Halaber, Cepsa, S.A.k legez, teknikaren aldetik eta ekonomia-finantzen aldetik proiektua egiteko gaitasuna duela egiaztatu da.

Aipatutako legeak eta, oro har, aplikatzekoak diren gainerako xedapenak azterturik, honako ebazpena proposatu da:

EBATZI DUT:

1.– Cepsa, S.A.ri baimena ematea Ocion, Zambranako udalerrian, etxeetarako eta merkataritza guneetarako propano gas kanalizatua biltegiratu, banatu eta hornitzeko instalazioa egin dezan.

Biltegiratze modua, banaketa sarearen nondik norakoa eta haren ezaugarri nagusiak planoen eta memoriaren bitartez deskribatzen dituen proiektua aurkeztu da, Jose Luis Aburuza Jauregui industri ingeniariak sinatua (Elkargoko 629 zk.ko kidea) eta Arabako Industri Ingeniarien Elkargoak 03-07-02an ikus-onetsia, 010859 zenbakiarekin. Hauek dira ezaugarri nagusiak:

– Petrolio-gas likidotuaren lurgaineko biltegi bat, 4.000 l-koa. Erregulazio ekipoa izango du 40 kg/h-rako, bai eta kontrol, maniobra eta segurtasun aparatuak, seinaleak eta suteetarako neurriak ere.

– Gasa banatzeko sarea dentsitate ertaineko SDR-11 polietilenoz egingo da, gasa B Presio Ertainaren pean bideratzeko (4 bar, gehienez ere); 40 mm-ko diametroa izango du eta 1.130 m-ko luzera, guztira; 35 hartune izango ditu, dentsitate ertaineko polietilenozko hodiekin (32 mm).

2.– Baimena ondoko baldintzei lotuko zaie:

A.– Gas hornidura egin behar den eremuaren mugak eta eskatzaileak eremu horretan sarea zabaltzeko hartutako konpromisoak 2003ko ekaineko 2.A planoan zehaztu dira.

B.– Cepsa, S.A.k, 2 hilabeteko epean, mila bostehun eta hirurogeita hemeretzi euro eta berrogeita zazpi zentimoko (1.579,47) fidantza jarriko du, baimen honen bidez berretsitako konpromisotik sortzen zaizkion eginkizunak beteko dituela bermatzeko, urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73.4 artikuluak dioenarekin bat etorriz. Fidantza hori Euskadiko Gordailu Kutxa Nagusian jarriko da, eskudirutan, Estatuko baloreetan edo banku abalen bitartez, uztailaren 21eko 1775/67 Dekretuaren 11. artikuluko 3. idatz-zatian ezarritakoaren arabera, edo aseguru pribatuko kontratuaren bidez, ekainaren 6ko 1255/86 Legegintzako Errege Dekretuak, Espainia EEEri atxikitzeko itunaren ondoriozko konpromisoak egokitzeari buruzkoak, ezarritakoaren arabera. Instalazioak egiteko baimena eman eta bertan ezarritako epean instalazioak eraiki ondoren, eta eskumena duten lurralde organoek aipatutako instalazioak abian jartzeko akta edo aktak formalizatu ondoren itzuliko zaio fidantza Cepsa, S.A.ri.

C.– Instalazioak egiteko epea 12 hilabete baino gutxiagokoa izango da, baimena aldizkari ofizialetan argitara ematen den azkeneko datatik hasita.

D.– Instalazioen parte bat edo instalazio guztiak abian jartzeko akta formalizatzen denetik 30 egun igaro baino lehen jarri beharko du gas sarea abian Cepsa, S.A.k.

E.– Instalazioek ondoko xedapen hauek bete beharko dituzte: Gas Erregaien Sare eta Hartuneei buruzko Araudia, Industria ministroaren 1974ko azaroaren 18ko Aginduaren bidez onetsia; Petroliotik ateratako Gas Likidotuen Biltegi Finkoei buruzko Araudia, 1986ko urtarrilaren 29ko Aginduaren bidez onetsia; eta Presio Aparatuen Araudian eta Behe Tentsioko Araudi Elektroteknikoan bildutako xedapen eta arau teknikoetatik, aplikatu behar direnak.

F.– Banaketa sarearen adar bakoitzak bere giltza izango du besteetatik bereizteko.

G.– Sareak hartuneak egiteko giltzak izango ditu, behar diren lekuetan lurperaturik, araudiko arrazoiak direla-eta eraikineko giltza nagusia erabili behar ez izatea posible izan arren.

H.– Gasaren arloko tekniketan egiten diren aurrerapenei egokitzeko moduan diseinatu behar dira instalazioak, horrela hornidura malguagoak eta seguruagoak lortzeko. Hori dela eta, gasa bideratzeko sistemek gai izan behar dute gas naturala instalazioen kalitatea eta segurtasuna ezertan murriztu gabe bideratzeko. Hornidurako gasaren ezaugarriak aldatu nahi badira, edo haren ordez beste gas motaren bat erabili nahi bada, baimena eskatu beharko da, hidrokarburoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 77. artikuluko 3. idatz-zatian ezarritakoari jarraituz.

I.– Instalazioak eskualdatzekotan, horren berri eman beharko zaio hasierako baimena eman duen agintariari.

J.– Gas erregaien hodi bidezko hornidura eskatzen duten kontsumitzaile guztiei egingo zaie, proiektuaren eremu geografikoan baldin badaude, eta arauz ezarritako segurtasun eta kalitate baldintzak beteko dira.

K.– Cepsa, S.A.k beti ere hornidura egokia eskaini beharko du, bai eta zerbitzu egoki eta azkarra ere, instalazioak mantentzeko, matxurak konpontzeko, erreklamazioei erantzuteko eta, oro har, erabiltzaileei jaramon egiteko. Baimenaren babesean egingo dituen instalazioak zaintzeko eta haien funtzionamendu onari eusteko ardura izango du.

L.– Une bakoitzean indarra duten xedapenen arabera zehaztuko dira gasaren salmenta-prezioak.

3.– Baimen hau eman da udalek edo probintziako erakundeek eman beharreko lizentzia eta baimenei eta obrak segurtasunez egiteko beharrezkoak diren gainerakoei ezer kendu gabe eta horietatik aparte, eta eskatzaileak beharrezkoak izango ditu horiek ere; bereziki, lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari dagozkionak, ingurumena babestekoak eta Arabako Foru Aldundiko Kultur Saileko Ondare Historikoaren Zerbitzuak ematen dituenak.

4.– Inola ere ez da ulertuko baimen hau monopolio erregimenean eman dela, eta ez du eskubide esklusiborik ematen.

5.– Instalazioak abian jartzeko akta egin dadin, obra-zuzendaritzaren eta proben ziurtagiriak eta ukitutako erakundeen baimenak aurkeztu beharko dira, bai eta "AS BUILT" planoak ere; plano horiek erakusten dute gas sarea nondik nora doan eta beste zerbitzuekin non gurutzatzen den.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta, ondorioz, interesatuak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal dio Administrazio eta Plangintza Sailburuordetzari, hilabeteko epean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, beti ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legeak ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 3a.

Energia zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala