
12. zk., 2004ko urtarrilaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
302
EBAZPENA, 2004ko urtarrilaren 13koa, Erakunde Politikarako eta Toki Administraziorako zuzendariarena, gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioen lehiaketa unitariorako epaimahaia izendatzen duena.
Gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuen betetzea arautzen duen uztailaren 28ko 1732/94 Errege Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarrian arautzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoak euskararen hizkuntza gaitasuna egiaztatzeko eta gainera Euskal Autonomia Erkidegoak berak zehaztutako merezimenduak baloratzeko, epaimahai bat izendatuko du.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek aipatutako lehiaketa unitarioa lehiaketa deialdiak egin dituztenez, honako hau
EBATZI DUT:
Artikulu bakarra.– Baloratze epaimahaiko kideak izendatzea, hauek izango direlarik:
BERENEZKOAK:
Epaimahaiburua: José M.ª Endemaño Aróstegui jauna
Mahaikideak: Luis Saénz de Santa María Muniátegui jauna
Joseba Arroita Astelarra jauna
Alfonso Acarreta Rodríguez jauna
Maria Victoria Erkiaga Aranguena andrea
Beatriz Irizar Elorza andrea, H.A.E.E.ren izenean eta bakarrik euskararen hizkuntza gaitasuna egiaztatzeko probetarako.
ORDEZKOAK:
Epaimahaiburua:José Luis Aguirre Arratibel jauna
Mahaikideak: Alfredo Barrio Gil jauna
Juan Carlos González Olea jauna
Juan Ramón Ciprián Ansoalde jauna
Ignacio Etxebarria Etxeita jauna
Marisa Barrena Larrucea andrea, H.A.E.E.ren izenean eta bakarrik euskararen hizkuntza gaitasuna egiaztatzeko probetarako.
Vitoria-Gasteiz, 2004ko urtarrilaren 13a.
Erakunde Politikarako
eta Toki Administraziorako zuzendaria,
JOSÉ M.ª ENDEMAÑO ARÓSTEGUI.
RSS