
9. zk., 2004ko urtarrilaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Loiuko Udala
223
IRAGARKIA, Txorierriko Autobideari atxikitako lurretan errepideen sistema orokorra berriz sailkatu ahal izateko, Loiuko arau subsidiarioetan egin beharreko aldaketa puntualari hasierako onespena emateko dena.
Udalbatza osoak 2003ko urriaren 2an eginiko ohiko bilkuran honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
Loiuko arau subsidiarioetan egin beharreko aldaketa puntualari hasierako onespena ematea; Bizkaiko Foru Aldundiko Herrilanak eta Garraio Sailak eskatu zuen aldaketa hori egitea, Txorierriko Autobideari atxikitako lurretan errepideen sistema orokorra berriz sailkatu ahal izateko. Horri buruz eginiko txostenak ikusita, udalbatzak, gehiengo osoz, honako hau erabaki du:
Lehenengoa.– Bizkaiko Foru Aldundiko Herrilanak eta Garraio Sailak halaxe eskatuta, Txorierriko Autobideari atxikitako lurretan errepideen sistema orokorra berriz sailkatu ahal izateko, Loiuko arau subsidiarioetan egin beharreko aldaketa puntualari hasierako onespena ematea.
Bigarrena.– Honako erabaki honi buruz jendaurreko informazio-aldia eskaintzea hilabetez; horretarako, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da iragarkia, bai eta, gutxienez, Bizkaiko Lurralde Historikoko egunkarietako batean ere; espedientea eskuragarri izango da epe horretan, nahi duten guztiek espedientea aztertu, edo egoki iritzitako alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.
Hirugarrena.– Planeamendu-aldaketa horren eragina jaso behar duen eremurako lizentziak ematea etenda geratuko da, baldin eta egin nahi diren aldaketa berri horiek indarrean dagoen hirigintza-araubidea aldarazten badute.
Loiu, 2003ko urriaren 13a.
RSS