
9. zk., 2004ko urtarrilaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
212
LEHIAKETA. Iragarkia, "Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetan drogazaletasunaren aztura kentzeko programak egitea" helburu duen administrazio-kontratu berezia lehiaketaz eta prozedura mugatuz esleitzekoa (KBN C06/18/2003 esp.).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: C06/18/2003.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetan drogazaletasunaren aztura kentzeko programak egitea.
b) Loteak: Hiru lote ditu kontratuak:
1. lotea: drogazaletasunaren aztura kentzeko programak egitea Langraiz Okako espetxean (Arabako Lurralde Historikoa).
2. lotea: drogazaletasunaren aztura kentzeko programak egitea Martuteneko espetxean (Gipuzkoako Lurralde Historikoa).
3. lotea: drogazaletasunaren aztura kentzeko programak egitea Basauriko espetxean (Bizkaiko Lurralde Historikoa).
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak): 10 hilabete.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: presakoak.
b) Prozedura: mugatua.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: kontratuaren aurrekontua 439.656 eurokoa da, gehienez ere. Loteka:
1. lotea: 189.000,00 euro.
2. lotea: 112.510,00 euro.
3. lotea: 138.146,00 euro.
5.– Fidantzak:
Behin-behinekoa:
1. lotea: 3.780 euro.
2. lotea: 2.250,2 euro.
3. lotea: 2.762,92 euro.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
b) Helbidea: Donostia kalea 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa:945 01 89 31
e) Telefaxa: 945 01 89 50
f) Dokumentazioa eta informazioa jasotzeko azken eguna: 2004ko urtarrilaren 20a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
Drogazaletasunaren alorrean espetxeetan hiru urteko esperientzia dutela egiaztatu beharko dute lizitatzaileek eta finantza-erakundeen txosten bat aurkeztu beharko dute.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:
a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko urtarrilaren 21a, 10:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 8. klausulan zehaztutakoak.
c) Aurkezteko lekua:
1.a Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.
2.a Helbidea: Donostia kalea 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).
3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): 45 egun, eskaintzak irekitzen direnetik.
e) Aldaerak (lehiaketa): ez.
9.– Eskaintzak irekitzea:
a) Erakundea: Kontratazio Batzorde Nagusia.
b) Helbidea: Donostia kalea 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).
c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Eguna: eskaintzak aurkezteko egindako gonbite idatzizkoan adierazitakoa.
e) Ordua: eskaintzak aurkezteko egindako gonbite idatzizkoan adierazitakoa.
10.– Bestelako argibideak: ez.
11.– Iragarkien gastuak: kontratuaren esleipendunak ordaindu beharko ditu.
12.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.ej-gv.net
Vitoria-Gasteiz, 2004ko urtarrilaren 5a.
Ondare eta Kontratazio zuzendaria,
JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.
RSS