Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2004ko urtarrilaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
210

IRAGARKIA,"Aseguru pribatuetako kontratuen formalizazioa prestatzeko bitartekaritza eta aholkularitza eta, ondoren, hartzaileari zein aseguratuari edo onuradunari laguntza ematea" helburu duen kontratuaren esleipena argitaratzekoa (Esp.: KBN C02/42/2003).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02/42/2003.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: aseguru pribatuetako kontratuen formalizazioa prestatzeko bitartekaritza eta aholkularitza, eta, ondoren, hartzaileari nahiz aseguratuari edo onuradunari laguntza ematea.

c) Loteak: Ondoko loteak ditu kontratuak:

– I. lotea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren ondare-, lanbide- eta osasun-erantzukizunaren ondoriozko arriskuak.

– II. lotea: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, horren erakunde autonomoek eta Osakidetza ente publikoak, ondasunak, jarduna edo beste edozein arrazoi esanguratsu dela-eta —aurreko paragrafoan deskribatutakoa izan ezik—, izan dezakeen ondare-erantzukizunaren ondoriozko arriskuak.

– III. lotea: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko, horren erakunde autonomoetako eta Osakidetza ente publikoko langileen bizitza- eta istripu-polizen estaldurei dagozkien arrisku pertsonalak.

– IV. lotea: motordun ibilgailuak (automobilak, motozikletak, ibilgailu bereziak) erabiltzearen ondoriozko ondarezko arriskuak, arrisku pertsonalak eta erantzukizun zibilekoak.

– V. lotea: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ondarea osatzen duten ondasun higiezin guztien (edukitzailea eta edukia) ondarezko arriskuak.

– VI. lotea: helikopteroak erabiltzearen ondoriozko ondarezko arriskuak, arrisku pertsonalak eta erantzukizun zibilekoak.

– VII. lotea: ontziak erabiltzearen ondoriozko ondarezko arriskuak, arrisku pertsonalak eta erantzukizun zibilekoak.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2003ko abuztuaren 1eko EHAA (150 zk.) eta 2003ko uztailaren 19ko EAO (172 zk.); EEAOra 2003ko uztailaren 11n bidali zen.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Esleipendunek urtean jasoko dituzten ordainsariek ez dituzte ondoko kopuruak gaindituko:

I. lotea: 300.000 euro.

II. lotea: 75.000 euro.

III. lotea: 155.000 euro.

IV. lotea: 185.000 euro.

V. lotea: 88.000 euro.

VI. lotea: 20.000 euro.

VII. lotea: 20.000 euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2003ko azaroaren 7a.

b) Kontratista:

– I. lotea: Willis Iberia Correduría de Seguros y Reaseguros, S.A.; 240.000 euro.

– II. lotea: Willis Iberia Correduría de Seguros y Reaseguros, S.A.; 60.000 euro.

– III. lotea: Alkora, S.A.; 124.000 euro.

– IV. lotea: Egia, S.A. Correduría de Seguros; 148.000 euro.

– V. lotea: Aon Gil y Carvajal, S.A.; 75.000 euro.

– VI. lotea: Willis Iberia Correduría de Seguros y Reaseguros, S.A.; 16.000 euro.

– VII. lotea: Willis Iberia Correduría de Seguros y Reaseguros, S.A.; 16.000 euro.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 27a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala