Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2004ko urtarrilaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Getxoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
207

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzearen gainean burututako 355/99 kognizio judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Zenbatekoa erreklamatzea dela-eta, Grupo Cruzcampo S.A.k eskaturik, Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zk.ko Epaitegian Manuel González Simónen aurka burututako 355/00 Kognizioko Judizioaren prozeduran epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza honako hauek baitira:

EPAIA

Getxo, Bizkaia, 2003ko urriaren 30a. Fco de Borja Derqui-Togores de Benitok, hiri honetako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko titularra denak, zenbatekoa erreklamatzea dela-eta, 355/00 Kognizio Judizioko autoak ikusi ondoren. Aldeak:

Demandatzailea: Grupo Cruzcampo S.A.

Prokuradorea: Maria begoña Perea de la Tajada.

Letradua: Miguel Echaniz Aguirre.

Demandatua: Manuel González Simón, en rebeldía

EPAITZA

Kostuak Miguel González Simón demandatuari ezartzen dizkiot. Horretaz gain, Grupo Cruzcampo S.A. auzi-jartzaileari 94.634 PTA (eurotan ordainduta) ordaintzera kondenatzen dut demandatua. Horri, zenbateko horrek 1999ko abenduaren 7an demanda aurkeztu zenetik aurrera sorrarazitako legezko interesa gehituko behar zaio, epai hau ematen denetik aurrera bi puntu gaineratuz.

Eta demandatua den Manuel González Simóni behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hiruko abenduaren hiruan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala