Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2004ko urtarrilaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 Zenbakiko Epaitegia
206

EDIKTUA, iraizpen bat dela-eta burututako 609/03 zk.ko hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 12 zk.ko Epaitegia.

Judizioa: L2 609/03 iIraizpen ondoriozko hitzezko judizioa.L2 609/03.

Auzi-jartzailea: Maria Begoña Torrontegui Aldarondo.

Abokatua: Sainz de Trueba Perez, Karlos Xabier.

Prokuradorea: Jose Manuel Lopez Martinez.

Demandatua: Jose Luis Goñi Pequeño.

Gaia: N11 ordainketak ez egiteagatiko iraizpena.

Aipatu judizioan epaia eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:

1.– Lopez prokuradoreak, Maria Begoña Torrontegui Aldarondo izenean eta ordez, Jose Luis Goñi Pequeñoren aurka sustatutako demanda onetsi egiten da, ebazpen honen aurrekarietan zehaztutako finkaren gaineko kontratua deseginda dagoela deklaratzen da, eta aipatu finka uztera kondenatzen da alde demandatua, legezko epearen barruan hala egiten ez badu kaleratua izango dela ohartaraziaz.

Halaber, demandatzaileri 3.065,16 euroko kopurua ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

2.– Prozesu honetan eragindako kostuak ordaindu beharra ezartzen zaio alde demandatuari.

Jose Luis Goñi Pequeño demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Auzi-iheslari den demandatuak apelazio errekurtsoa aurkez dezake, ebazpen horren aurka, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan eta epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa. Errekurtso horretan, bestalde, apelatutako ebazpena aipatu beharko da, errekurritzeko borondatea adierazi eta aurkatutako erabakiak zehaztu (PZLb-ko 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu guztia interesatuaren esku dago auzitegi honetako Idazkaritzan.

Bilbo (Bizkaia), bi mila eta hiruko abenduaren bata.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala