Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2004ko urtarrilaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
205

EDIKTUA, kuotak erreklamatzearen gaineko 831/02 zk.ko prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Kontratua indargabetzea/Kuotak erreklamatzea dela-eta, Aroleasing E.F.C. S.A.k hala eskaturik, Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian Bacalao Barrio S.L.ren aurka burututako L2 831/02 prozedura arruntean epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondokoak baitira hitzez hitz:

EPAITZA

Auzitegietako prokuradore José Félix Basterrechea Aldanak ordezkatutako eta letratu José Carlos González de la Fuentek defendatutako Aroleasing E.F.C., S.A. merkantilak Bacalao Barrio S.L. auzi-iheslariaren aurka aurkeztutako demanda oso-osorik onesten dudanez:

A) Autorent, Alquiler de Vehículos a Largo Plazo, S.L.ren eta Bacalao Barrio S.L. merkantilaren artean 2001eko maiatzaren 8an sinatutako eta 2002ko uztailaren 5ean Aroleasing E.F.C., S.A.ri lagatako 535/2001 zenbakiko errentamendu kontratua indargabetutzat jotzen dut.

B) Bacalao Barrio S.L. merkantil demandatua kondenatzen dut Aeroleasing E.F.C., S.A.ri lehenbailehen bere jabetzako ibilgailua —errentamendu kontratuan adierazitakoa— itzularaztera: Porsche marka, Boxter 220 CV oinarrizko modeloa, kolore horia, WPOZZZ98Z1S640626 zenbakiko bastidorea, 6079-BCL matrikula.

C) Aroleasing E.F.C., S.A., auzi-jartzaileari hogei mila zazpiehun eta berrogeita hiru euro eta hogeita hiru zentimo (20.743,23) ordaintzera kondenatzen dut Bacalao Barrio S.L. merkantil demandatua. Beharrezkoak ez diren eta ordaindu gabe dauden kuotak, eta epemugatu gabeko kuoten ordainez kontratuan hitzartutako kalteordaina hartzen ditu zenbateko horrek. Horri, dagokion unean, kontratua indargabetzen denetik ibilgailua entregatzen denera arte igarotako denboran eragindako kalteordaina eta kontratuan hitzartutakoaren araberako berandutze interesa gehitu beharko zaizkio.

C) Prozesuko kostuak ordaintzera kondenatzen dut alde demandatua.

Aurkapena egiteko era: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bitartez (PZLb 455. artikulua).

Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan, epaitegi honetan aurkeztutako idazki batez egin beharko da errekurtsoa. Idazki horretan, apelatutako ebazpena aipatu beharko da, errekurritutako borondatea agertu beharko da, eta aurkatutako erabakiak adierazi.

Eta epai honen bitartez ebatzi, agindu eta sinatu egiten dut.

Eta demandatua den Bacalao Barrio S.L.ri behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hiruko abenduaren hiruan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala