
9. zk., 2004ko urtarrilaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Bizkaiko Probintzia Auzitegia
204
EDIKTUA, 798/02 zk.ko hitzezko erroilu errekurtsoaren ondoriozkoa.
Errekurtsoa: 798/02 Hitzezko Erroilua.
Errekurtso-egilea: Elena Mota Calvo eta Jaime Goyenechea Prado.
Abokatua: , irakurgaitza eta , irakurgaitza.
Prokuradorea: German Apalategui Carasa eta Jaime Goyenechea Prado.
Errekurritua: Seguros Catalana Occidente, Seguros Bilbao, Mutua Pelayo de Seguros, Seguros Vitalicios S.A. eta Carmen Huezo Garcia.
Gaia: CO6 Hitz. Trafikoa.
Aipatu errekurtsoan autoa eman da, zeinaren xedapenezko zatia ondokoa baita:
XEDAPENEZKO ZATIA
Honen ondoan aditzera ematen diren magistratuek osatutako Laugarren Sekzioak onetsi egin du Elena Mota Calvoren ordezkotza egiaztatuaren izenean Apalategui auzitegietako prokuradoreak aurkeztutako Argitze errekurtsoa, eta aditzera ematen du, delako horrek, epaian adierazitako zenbatekoaz gain, 1.066,79 euro kobratu beharko dituela kondenatuen kargura, errehabilitazioko gastuei aurre egiteko kobratu ere.
Auto honen bidez erabaki, agindu, eta beronen goian azaltzen diren jaun-andreek izenpetzen dute. Fede ematen dut.
MAGISTRATUAK.
Alfredo Etayo Gasco eta Jose Ignacio Etayo Gasco demandatuen gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.
Jakinarazten den ebazpenaren testu guztia interesatuaren esku dago auzitegi honetako Idazkaritzan.
Bilbo, bi mila eta hiruko abenduaren hirua.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS