Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2004ko urtarrilaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
203

EBAZPENA, 2003ko azaroaren 24koa, Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearena, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2003ko maiatzaren 29ko Aginduan jasotako diru-baliabideen zenbateko berria argitara eman duena. Izan ere, agindu horren bitartez mendi nekazaritzako eremuetan landa garapeneko aitzindari proiektuak gauzatzeko diru-laguntzak arautzen dituen azaroaren 28ko 242/2000ko dekretuaren babesean 2003ko ekitaldian eman beharreko diru-laguntzetarako deialdia egin da.

Azaroaren 28ko 242/2000 Dekretuaren itzalpean (2000ko abenduaren 4ko 232 zk.ko EHAA) mendi nekazaritzako eremuetan landa garapeneko aitzindari proiektuak gauzatzeko diru-laguntzetarako deialdia egin duen Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2003ko maiatzaren 29ko Aginduaren bigarren artikuluan ezarritakoaren arabera (2003ko ekainaren 30eko 127. zk.ko EHAAn argitaratuta) deialdi horren barruan eman beharreko diru-laguntzen guztizko kopurua eguneratu egin daiteke, baldin eta, indarrean dagoen legeriarekin bat, dagozkion aurrekontu-aldaketak egiten badira. Halakorik gertatuz gero, aldaketa horietatik datorren aurrekontu-kontsignazioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearen ebazpen baten bidez argitaratu ere.

Alde horretatik, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sailburuordetzak erabaki du, dagozkion izapideak egin eta gero, programa horretarako kreditu propioak 5.843,39 eurotan handitzea. 2003. urterako ordainketa-kredituetan, eta, ondorioz, EAEko Aurrekontu Orokorren kontura eman beharreko laguntzen guztizko kopuruak 125.843,39 euro jotzen du.

Aurretik esandakoari jarraiki, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Idazkera Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza-Dekretuaren 49.2. artikuluan eta aipatutako 2003ko maiatzaren 29ko Aginduan aurreikusitakoarekin bat etorriz, bidezkoa da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian aipatutako aldaketa hori argitaratzea.

Horiek horrela, honako hau

EBATZI DUT:

Azaroaren 28ko 242/2000 Dekretuaren itzalpean mendi nekazaritzako eremuetan landa garapeneko aitzindari proiektuak gauzatzeko diru-laguntzetarako deialdia egin duen Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2003ko maiatzaren 29ko Aginduan jasotako diru-baliabideen zenbateko berria argitaratzea, alegia, 125.843,39 euro, 2003rako ordainketa-kredituetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan jasotako fondoetatik datozenak.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 24a.

Nekazaritza eta Landa

Garapeneko sailburuordea,

ASIER ALBIZU LLUBIA.


Azterketa dokumentala