
9. zk., 2004ko urtarrilaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Nekazaritza eta Arrantza Saila
202
EBAZPENA, 2003ko azaroaren 24koa, Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearena, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2003ko maiatzaren 29ko Aginduan jasotako diru-baliabideen zenbateko berria argitara eman duena. Izan ere, agindu horren bitartez baserri-giroko turismoko establezimenduetan inbertsioak egiteko eskabideak aurkezteko epea eta laguntzen guztizko kopurua ezarri ditu 2003ko ekitaldiari dagokionez.
2000ko abuztuaren 30eko Aginduaren itzalpean (2000ko irailaren 13ko 176 zk.ko EHAA) baserri-giroko turismoko establezimenduetan inbertsioak egiteko eskabideak aurkezteko epea eta laguntzen guztizko kopurua ezarri dituen Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2003ko maiatzaren 29ko Aginduaren bigarren artikuluan ezarritakoaren arabera (2003ko ekainaren 30eko 127. zk.ko EHAAn argitaratuta) deialdi horren barruan eman beharreko diru-laguntzen guztizko kopurua alda litezke, eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan hartuta, Nekazaritza eta Arrantza Saileko beste laguntza-programa batzuk gauzatzetik atera daitezkeen aurrekontu-baliabide agortu gabeen arabera, eta laguntzei buruzko ebazpena hartu baino lehen. Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearen ebazpen batek emango du horren berri.
Alde horretatik, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sailburuordetzak erabaki du, dagozkion izapideak egin eta gero, programa horretarako kreditu propioak 145.652,12 eurotan handitzea. 2003. urterako ordainketa-kredituetan, eta, ondorioz, EAEko Aurrekontu Orokorren kontura eman beharreko laguntzen guztizko kopuruak 157.652,12 euro jotzen du.
Aurretik esandakoari jarraiki, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Idazkera Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza-Dekretuaren 49.2. artikuluan eta aipatutako 2003ko maiatzaren 29ko Aginduan aurreikusitakoarekin bat etorriz, bidezkoa da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian aipatutako aldaketa hori argitaratzea.
Horiek horrela, honako hau
EBATZI DUT:
2000ko abuztuaren 30eko Aginduaren itzalpean baserri-giroko turismoko establezimenduetan inbertsioak egiteko eskabideak aurkezteko epea eta laguntzen guztizko kopurua ezarri dituen Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2003ko maiatzaren 29ko Aginduan jasotako diru-baliabideen zenbateko berria argitaratzea, alegia, 157.652,12 euro, 2003rako ordainketa-kredituetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan jasotako fondoetatik datozenak. Gainerako zenbatekoek ez dute aldaketarik izan.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 24a.
Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordea,
ASIER ALBIZU LLUBIA.
RSS