Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2004ko urtarrilaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
198

EBAZPENA, 2003ko azaroaren 18koa, Justizia sailburuordearena, Auzitegiko Medikuen kidegoko oposizioak prestatzeko Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak 2003ko irailaren 3ko Aginduaren bidez egindako diru-laguntza deialdia ebatzi eta jakinarazten duena.

Auzitegiko Medikuen kidegorako oposizioak prestatzeko diru-laguntzak jasotzeko arauak ematen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2003ko irailaren 3ko Aginduarekin bat (irailaren 15eko EHAA, 179 zk.), eta aipaturiko Aginduak izendatutako partaideez osaturik azaroaren 17an bildu zen Hautapen Batzordeak proposatutakoari jarraituz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– 1.– Auzitegiko Medikuen kidegoko oposizioak prestatzeko diru-laguntzak ondoren aipatzen direnei esleitzea:

GLORIA DE LA PARRA AMORENA andrea

AINARA SUDUPE MORENO andrea

SILVIA CARNICERO CÁCERES andrea

2.– Ordezkoen zerrenda hutsik uztea, eskatzaileen artean ez baitago baldintzak betetzen dituen beste inor.

3.– Idoia Sainz-Trapaga Saez de Villarreal andrearen eskabidea ez onartzea, deialdiaren 6. artikuluan aurreikusitako epean ez aurkezteagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren aurrean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107 artikuluak eta ondorengoek esaten dutenarekin bat.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 18a.

Justizia sailburuordea,

ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.


Azterketa dokumentala