
9. zk., 2004ko urtarrilaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
197
EBAZPENA, 2003ko azaroaren 18koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, "Garapen Erkiderako Egitaraua" izeneko proiektua gauzatzeko José Agustín Maiz Alkorta lankideari esleitutako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko baimena ematen diona. Asociación en Solidaridad con el 3 Mundo "Círculo Solidario de Euskadi - Euskadiko Elkarbidea" erakundeak aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoren kontura euskal lankideei diru-laguntzak emateko 2000ko deialdian.
Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoaren kargura 2000. urteko ekitaldian euskal lankideei eman beharreko laguntzetarako dei egiten duen Lehendakaritzaren idazkariaren 2000ko irailaren 19ko Ebazpenaren indarrez (uztailaren 27ko 388/1995 Dekretuan arautu ziren laguntzok), Asociación en Solidaridad con el 3 Mundo "Círculo Solidario de Euskadi - Euskadiko Elkarbidea" erakundeari 20.769,20 euroko diru-laguntza esleitu zitzaion, José Agustín Maiz Alkorta lankidearen gastuak ordaintzeko. "Garapen Erkiderako Egitaraua" proiektuan jardun behar zuen lankide horrek.
Bestalde, 388/1995 Dekretuaren 15. artikuluan agintzen denez, boluntarioaren lana funtsean alda dezakeen edozein gorabehera gertatzen bada, eskabidea egin duen erakundeak berehala jakinarazi beharko dio Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.
Asociación en Solidaridad con el 3 Mundo "Círculo Solidario de Euskadi - Euskadiko Elkarbidea" erakundeak 2002ko urriaren 18an esleitutako diru-laguntza zati bati uko egiteko eskabidea egin zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.
Ikasketak direla-eta amaitu behar du lankideak egonaldia eta horrexegatik egin behar da aldaketa.
41.538,40 eurokoa zen proiektuaren aurrekontua. Azken ekonomia-txostenean 10 33.070,59 euro egiaztatu dira (%79,61). Hasierako diru-laguntzari (20.769,20 euro) proportzioa kentzen bazaio, eguneko diru-ekarketa 16.534,36 eurokoa da. Erakunde eskatzaileak uko egiten dio ondoriozko aldeari, horrek berarekin dakar 3.195,44 euro itzuli beharra eta bosgarren ordainketa ez egitea (1.038,46 euro).
Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak 2003ko azaroaren 18an diru-laguntzaren entitate onuradunak eskatutako ukoaren aldeko irizpena eman zuen. Horren ondorioz, hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Solidaridad con el 3er Mundo "Círculo Solidario de Euskadi - Euskadiko Elkarbidea" erakundeak Garapen Erkiderako Egitarauren proiektuan jasotako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzea. Proiektua Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoren kontura euskal lankideei diru-laguntzak emateko 2000ko deialdian aurkeztu zen eta bertan José Agustin Maiz lankidea aritu da.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Gizarte Gaietako sailburuordeari zuzenduta. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 18a.
Garapen Lankidetzarako zuzendaria,
IGOR IRIGOYEN FUENTES.
RSS