
9. zk., 2004ko urtarrilaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
196
EBAZPENA, 2003ko azaroaren 17koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bulegoko buruarena; honen bidez deialdia egiten da beheko zerrendan ageri diren finkak okupatu aurretik aktak egiteko, Iberdrola Distribucion Electrica, S.A.ren linea elektriko berri batek finka horiek ukitzen baititu (zirkuitu bikoitzeko 30 kV-eko linea, Gamarrako TA – Legutianoko TEA I-II, Miñaoko "Hierros Miñano" transformazio zentrorako adarra, Gasteizko udal mugartean).
Energia zuzendariaren 2003ko uztailaren 7ko Ebazpenaren bidez administrazio-baimena eman zitzaion goian aipatutako linea elektrikoari eta, halaber, linea egiteko proiektua onartu eta onura publikoaren deklarazioa egin zen (espedientearen zenbakia: 67/16704-ATH03.19).
Onura publikoaren deklarazioak, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan ezarritakoaren arabera, hartu behar diren ondasunak okupatu beharra edo eskubideak eskuratu beharra dakar, eta Jabetza Nahitaez kentzeari buruzko Legeak 52. artikuluan xedatzen duenaren ondorioetarako, presaz okupatu beharra gainera.
Ondorioz, Lurralde Bulego honek, Jabetza Nahitaez kentzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legeak 52. artikuluan xedatzen duena betez, linea berriaren eraginpeko ondasunen eta eskubideen jabeei eta titularrei Gasteizko Udaletxera deitzea erabaki du bertan batzarra egiteko, ondasunak Gasteizen baitaude, eta, 52. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz, hartu beharreko ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko.
Interesatu guztiek eta hartu behar diren ondasunen gaineko edozein eratako eskubide edo interesen titular diren pertsona guztiek azaldu beharko dute bertara, nahiz eurak joanez, nahiz behar bezalako baimena duen ordezkaria bidaliz. Titularitatea egiaztatuko duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria eraman beharko dituzte berekin. Nahi izanez gero, peritua eta notarioa ere eraman ditzakete.
2004ko urtarrilaren 27an jasoko dira aktak, 11:00etan, Gasteizko Udaletxean. Titular bakoitzari zitazio-zedula bat bidaliko zaio, lekua, eguna eta ordua bertan zehaztuta. Jabetza Nahitaez kentzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezartzen diren gainerako argitalpenak ere egingo dira.
Jabetza Nahitaez kentzeari buruzko Legeak 56.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, interesatuek, eta argitaratutako zerrendetan agian jaso ez diren eskubide errealen edo interes ekonomikoen titular diren pertsonek, egokitzat jotako alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte idatziz Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz), aktak jasoteko adierazita dagoen egunera arte, hartu behar diren ondasunen eta eskubideen zerrenda egiterakoan egon litezkeen akatsak zuzentze aldera.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 17a.
Lurralde Bulegoko burua,
SABIN ZUGADI BARRÓN.
30 kV-eko linea elektrikoa, zirkuitu bikoitzekoa: Gamarrako TA – Legutianoko TEA I-II, Miñaoko "Hierros Miñano" t. z.rako adarra
Jabeen zerrenda
Udal Finka Titularra eta helbidea Ukitutakoa Katastroko datuak Izaera Aktak jasotzea
mugartea proiektuaren Linearen Hodiaren Eremu mugatua Euskarriaren zk. Lur sistema Poligono zk. Lurzati zk. Eguna Lekua
arabera luzera - m zabalera - m eraik.-m2 m2 m2 eta ordua
Vitoria-Gasteiz 3 Miguel eta Félix 132 3,8 2.147,53 1.343 12,25 91 149 Landa- 2004ko Gasteizko
Marquínez Fernández 2,25 lurrak urtarrilaren 27an Udaletxea
Anselma de Salces k. 4, 11:30ean
3.a, Bilbo
Vitoria-Gasteiz 5 Ricardo Fdz. de 107 3,8 1.770,38 1.344 12,25 91 147 Landa- 2004ko Gasteizko
Arróyabe Sáenz de 2,25 lurrak urtarrilaren 27an Udaletxea
Zaitegui 11 :00etan
Durana (Araba)
RSS