
9. zk., 2004ko urtarrilaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
190
335/2003 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Gasteiz Irratia-Radio Vitoria, S.A. Sozietate Anonimo Publikoaren kapital-zabalkuntzan partaidetza izateko, Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Ente Publikoari baimena emateko dena.
Euskadiren Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen 44.2 artikuluak agintzen duenez, Jaurlaritzak baimena eman diezaieke Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoei edozein motatako sozietateak sortzeko edo euretan parte hartzeko, betiere, euren aurrekontuen kontura, eta Ekonomia eta Ogasun sailburuak eta aipaturiko enteak menpe dituen saileko buruak proposatuz gero.
2003ko abenduaren 1ean, Gasteiz Irratia-Radio Vitoria, S.A. Sozietate Anonimo Publikoaren Batzar Nagusi Unibertsalak sozietatearen kapitala zabaltzea erabaki zuen ehun eta berrogeita bederatzi mila bederatziehun eta hirurogeita lau euro eta hirurogeita hamabost zentimotan (149.964,75 euro), laurogeita zazpi euro eta hirurogeita hamabost zentimo (87,75 euro) balio nominaleko mila zazpiehun eta bederatzi (1.709) akzio berrien jaulkipena eginez.
Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca sozietate horretako bazkide bakarra denez gero, eta beraz, bazkide izateagatiko eskubideak dagozkionez eta lehen idatz-zatian zehaztutakoarekin bat etorriz, akzio berriak eskuratzeko Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena behar duenez.
Azkenik, Lehendakariaren uztailaren 16ko 7/2001 Dekretuaren 13.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa den Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Kultura Sailari atxikita dago.
Guzti horri jarraiki, Ogasun eta Herri-Administrazio eta Kultura sailburuek batera egindako proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko abenduaren 23an egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Ente Publikoari baimena ematea "Gasteiz Irratia-Radio Vitoria, S.A." Sozietate Anonimo Publikoaren kapital-zabalkuntzan parte hartzeko. Zabalkuntza hori ehun eta berrogeita bederatzi mila bederatziehun eta hirurogeita lau euro eta hirurogeita hamabost zentimokoa da (149.964,75 euro), eta laurogeita zazpi euro eta hirurogeita hamabost zentimo (87,75 euro) balio nominaleko mila zazpiehun eta bederatzi akziotako (1.709) jaulkipenaz egin zen.
Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Ente Publikoak hartutako partaidetza burututako zabalkuntzaren %100ekoa da; beraz, Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Ente Publikoak aipatu zabalkuntzaren ondoren sozietatean duen partaidetza milioi bat ehun eta hogeita hamabost mila bederatzi ehun eta hogeita hiru euro eta hirurogeita hamabost zentimokoa da (1.135.923,75 euro), hamabi mila bederatziehun eta berrogeita bost akziotan (12.945) banatua, laurogeita zazpi euro eta hirurogeita hamabost zentimoko (87,75 euro) balioa duelarik akzio bakoitzak. Horrek Sozietatearen kapitalaren %100 egiten du.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek onartzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2003ko abenduaren 23an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.
Kultura sailburua,
MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.
RSS