
9. zk., 2004ko urtarrilaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
189
334/2003 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Euskal Telebista-Televisión Vasca, S.A. Sozietate Anonimo Publikoaren kapital-zabalkuntzan partaidetza izateko, Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Ente Publikoari baimena emateko dena.
Euskadiren Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen 44.2 artikuluak agintzen duenez, Jaurlaritzak baimena eman diezaieke Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoei edozein motatako sozietateak sortzeko edo euretan parte hartzeko, betiere, euren aurrekontuen kontura, eta Ekonomia eta Ogasun sailburuak eta aipaturiko enteak menpe dituen saileko buruak proposatuz gero.
2003ko abenduaren 1ean, Euskal Telebista-Televisión Vasca, S.A. Sozietate Anonimo Publikoaren Batzar Nagusi Unibertsalak sozietatearen kapitala zabaltzea erabaki zuen hamar milioi bederatziehun eta hogeita bederatzi mila seiehun eta hirurogeita bost euro eta laurogei zentimotan (10.929.665,80 euro), sei euro eta zentimo bateko (6,01 euro) balio nominaleko milioi bat zortziehun eta hamazortzi mila bostehun eta laurogei akzio berrien (1.818.580) jaulkipena eginez.
Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Eusko Telebista-Televisión Vasca, S.A.ko bazkide bakarra denez gero, aipatu sozietatean bazkide izateagatik akzio berriei dagokienez dituen eskubideez baliatuz, lehen idatz-zatian zehaztutakoarekin bat etorriz, eta, akzio berriak eskuratzeko, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena behar duenez.
Azkenik, Lehendakariaren uztailaren 16ko 7/2001 Dekretuaren 13.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa den Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Kultura Sailari atxikita dago.
Guzti horri jarraiki, Ogasun eta Herri-Administrazio eta Kultura sailburuek batera egindako proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko abenduaren 23an egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Ente Publikoari baimena ematea Eusko Telebista-Televisión Vasca, S.A. Sozietate Anonimo Publikoaren kapital-zabalkuntzan parte hartzeko. Zabalkuntza hori hamar milioi bederatziehun eta hogeita bederatzi mila seiehun eta hirurogeita bost euro eta laurogei zentimokoa da (10.929.665,80 euro), eta sei euro eta zentimo bateko balio nominaleko (6,01 euro) milioi bat zortziehun eta hamazortzi mila bostehun eta laurogei akziotako (1.818.580) jaulkipenaz egin zen.
Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Ente Publikoak hartutako partaidetza burututako zabalkuntzaren %100ekoa da; beraz, Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Ente Publikoak aipatu zabalkuntzan ondoren sozietatean duen partaidetza hirurogei milioi ehun eta laurogeita lau mila seiehun eta berrogeita hamar euro eta laurogeita bost zentimokoa da (60.184.650,85 euro), hamar milioi hamalau mila eta laurogeita bost (10.014.085) akziotan banatua, sei euro eta zentimo bateko (6,01) balioa duelarik akzio bakoitzak. Horrek Sozietatearen kapitalaren %100 egiten du.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek onartzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2003ko abenduaren 23an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.
Kultura sailburua,
MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.
RSS