Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2004ko urtarrilaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Urretxuko Udala
187

IRAGARKIA, Gizarte Laguntzaile lanpostu bat lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Interesatu guztiei aditzera ematen zaie Gizarte Laguntzaile lanpostu bat lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdia egin dela.

Baldintzak:

– Europako Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europako Batasunak egin eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.

Aurkez daitezke, halaber, Europako Batasuneko kide den estaturen bateko nazionalitatea dutenen ezkontideak ere, baldin eta zuzenbidez banatuta ez badaude, bai eta nazionalitate hura dutenen ondorengoak eta haren ezkontide zuzenbidez banatugabearen ondorengoak ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.

– 18 urte beteak izatea, eta funtzio publikoko oinarrizko legeek derrigorrez jubilatzeko agintzen duten adinerako 10 urte baino gehiago falta izatea.

– Gizarte Lanean edo Gizarte Laguntzaile Diplomatu tituluaren jabe izatea, edo eskaerak aurkezteko epea amaitzen denerako lortzeko moduan izatea.

– Lanpostuak eskatzen duen 3. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea.

– Deialdiaren oinarrietan aurrikusitako beste guztiak.

Eskariak aurkezteko epea: iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik 20 egun naturalak.

Udaletxeko bulego nagusian jaso daitezke eskabide-eredua eta oinarrien kopia.

Urretxu, 2003ko abenduaren 29a.

Alkatea,
PELLO GONZALEZ ARGOMANIZ.

Azterketa dokumentala