Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2004ko urtarrilaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Gipuzkoako Foru Aldundia
186

16/2003 FORU ARAUA, urriaren 20koa, Gipuzkoako Batzar Nagusien 2004. urterako aurrekontua onartzen duena.

GIPUZKOAKO DIPUTATU NAGUSIAK

Jakinarazten dut Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu dutela "Gipuzkoako Batzar Nagusien 2004. urterako aurrekontua onartzen duen urriaren 20ko 16/2003 Foru Araua", eta nik aldarrikatu eta argitara dadin agintzen dut aplikagarria zaien herritar guztiek, partikularrek nahiz agintariek, bete eta betearazi dezaten.

Donostia-San Sebastian, 2003ko urriaren 20a.

Gipuzkoako Diputatu Nagusiak,

JOXE JOAN GONZALEZ DE TXABARRI MIRANDA.

HITZAURREA

Gipuzkoako Batzar Nagusien asmo sendoa da aurrerantzean Foru Ganbera parte-hartzaileagoa eta azkarragoa izatea, eta batzarkide taldeek beren ardura eta lan politikoak modu eraginkorrean bete ahal izateko tresnez hornituta egotea.

Horretarako, beharrezkoa da lan hori garatu ahal izateko giza baliabideak eta bitarteko materialak Ganberaren eta batzarkideen esku jartzeko ahalegina egitea.

Zehazki, Gipuzkoako Batzar Nagusien 2004. urterako aurrekontuan, ezagutzaren gizarteak dituen exijentzia eta aukeretan murgiltzeko ere saiakera berezia egin da; horretarako, hainbat urtetarako plana prestatu da, erakundearen barneko jarduera azkartu eta Gipuzkoako herritarrekin harreman interaktiboa sortu nahian.

Bestalde, Batzar Nagusiak berreskuratu zireneko XXV. urteurrenaren inguruko ospakizunek ere –Arrasaten izan zen, 1979ko apirilaren 22an- esfortzu handia eskatu dute aurrekontuetan, gertaera horren bitartez Batzar Nagusiei erakunde-sarean dagokien eginbeharra zein den nabarmendu nahi baita gipuzkoarren aurrean, bai eta bertan parte hartzeko bidea eskaini ere herritarrei.

1. artikulua.– Gipuzkoako Batzar Nagusietako 2004. ekitaldirako Aurrekontua onartuta gelditzen da, Foru Arau honetantxe azalduta dagoen bezala.

2. artikulua.– Gipuzkoako Batzar Nagusietako 2004. urterako Aurrekontua, gastu nahiz sarreren ataletan, 5.419.356,00 eurokoa da, honekin batera doan 1. eranskinean xehatuta azaltzen den moduan. Era berean, guztira 282.600,00 euroko zenbatekoa duen konpromiso kredituak ere jasotzen ditu, I. eranskinean adierazita dagoen bezala.

3. artikulua.–

1.– 2004ko ekitaldian, Batzar Nagusietako Aurrekontuko kredituen lotura ondoko ataletan xedatutakoaren araberakoa izango da:

a) I. kapituluari -pertsonal gastuak- eta II. kapituluari -ondasun arrunten eta zerbitzuen erosketa- dagozkien ordainketako kredituak kapitulu mailan egongo dira lotuta.

b) IV. kapituluari -transferentzia arruntak-, VI. kapituluari -inbertsio errealak- eta VIII. kapituluari -aktibo finantzarioak- dagozkien ordainketako kredituak artikulu mailan egongo dira lotuta.

c) Gastuen egoeran agertzen duten bereizte mailan mugatuta egongo dira ondokoak:

– Konpromiso kredituei dagozkien ordainketako kredituak.

– Ekitaldian zehar onartutako kreditu osagarriak.

– Aurreko ekitaldietatik hartu eta txertatu diren kredituak.

– Diru laguntza izendunei dagozkien ordainketako kredituak.

2.– I. kapituluan -pertsonal gastuak- jasotzen diren gastuen kredituak zabalkortzat joko dira, 9.5. artikuluan ezarritako mugarekin.

4. artikulua.–

1.– Mahaiak beharrezko deritzon kreditu transferentziak egin ahal izango ditu Batzar Nagusietako Aurrekontuaren barruan. Transferentzia horiek ondoko mugak izango dituzte:

– Ez diete aurreko ekitaldietatik txertatutako kredituei.

– Ez dituzte handituak izan diren kredituak murriztuko.

– Ez dituzte beste transferentzia batzuen ondorioz murriztu diren kredituak handituko.

2.– Fiskalitaterako eta Finantzetarako Batzordearen ardura da, Mahaiak hala proposatuta, aurrekontu ekitaldi bakoitza bukatzean Aurrekontuaren likidazioa onartzea.

5. artikulua.–

1.– Altxortegiko gerakina ordainketa kreditu berri bat sortzeko edo lehendik daudenak gehitzeko erabilgarritzat joko da.

2.– Aurrekontuko diru-sarreren egoeretan aurreikusi ez diren eta benetan ekitaldian lortu diren diru-sarrerek, bai eta bertan aurreikusitakoa gainditzen duten zenbatekoak dituztenek ere, ordainketako kredituak sortu ahal izango dituzte dagokien gastu-egoeran.

6. artikulua.–

Fiskalitaterako eta Finantzetarako Batzordeak, Mahaiak hala proposatuta, honako hauek egin ahal izango ditu:

a) Batzar Nagusien Aurrekontuan bertako gastuen egoeran jasotzen diren aurrekontu kredituak txertatu, baldin eta jadanik onartutako obligazioak betetzeari lotuta ez badaude.

b) 5. artikuluan aipatzen diren kreditu aldaketak eta gaikuntzak onartu.

c) 2004ko ekitaldiaren ondoren gauzatu beharreko konpromiso kreditu gehiago onartu.

7. artikulua.–

1.– Batzar Nagusietako Lehendakaritzak Foru Diputatuenaren pareko ordainsaria jasoko du eta 2004. urtean izango duen igoera beste horien ordainsariei aplikatuko zaien berbera izango da.

2.– Batzar Nagusietako lehendakariordeek eta idazkariek, guztiek ordainsari bera izango dute esleituta goi-karguak diren aldetik; ordainsari horren zenbatekoa 38.702,58 eurokoa da.

8. artikulua.–

1.– Batzarkide Taldeen asignazioen diru kopuruak honako hauek dira:

– Hileroko kopuru finkoa Talde bakoitzeko: 3.761,50 euro

– Hileroko kopuru finkoa aulki bakoitzeko: 2.072,90 euro

2.– Mandatari-Batzarkideek dietak jasoko dituzte Ganbararen bileretara bertaratzeagatik, eta pertsonalaren ordainsariei aplikatutako igoera berberak egingo zaizkie horiei ere; horrez gain, beste ordain bat ere jasoko dute lokomozio gastuen truke.

9. artikulua.–

1.– Aurrekontu plantila osatzen duten plaza guztiak hornitzen dituzten aurrekontu kredituak esleiturik daude Aurrekontu hauetan. Batzar Nagusietako pertsonal finkoari dagokion aurrekontu plantila II. eranskinean zehazturik dago.

2.– Gipuzkoako Batzar Nagusietan lanean aritzen diren guztien ordainsari osoa 2004. urterako, kasu bakoitzean aplikatu beharreko arautegiarekin bat eginik ezartzen dena izango da.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa lanpostuen balorazioaren arabera ezinbestekoak izan daitezkeen egokitzapenen kalterako izan gabe ulertu behar da.

3.– Aurrekontu plantilako plazak sortu, aldatu eta amortizatu ahal izateko, Mahaiaren erabakia beharko da. Erabaki horretan, aldaketa horien ondorio diren diru eraginak azalduko dira espresuki.

4.– Mahaiak onartzen dituen aurrekontu plantilako plazak gehitu eta aldatzeko espedienteek eta plazak edo horiei lotutako lanpostuak betetzekoek txosten bat beharko dute, eta bertan honako hauek jaso beharko dira:

a) Proposamenaren beharra.

b) Zenbateko kreditua beharko den kontratua edo ekitaldia amaitu arte.

c) Behar adinako aurrekontu kreditua ba ote dagoen, eta, hala behar izanez gero, nola finantzatuko den.

5.– Fiskalitaterako eta Finantzetarako Batzordeak I. kapitulua gehitzeko baimena eman ahal izango du, aparteko arrazoiengatik.

10. artikulua.–

1.– Batzarkide taldeek, beren gain utzitako zereginak behar den moduan aurrera eraman ahal izateko, egoki deritzoten batzarkidea proposatu dezakete ordaindutako goi kargu gisa bozeramailearen postua betetzeko, edota, bestela, behin-behineko funtzionario bat proposatu dezakete aholkularitza lanak egiteko; era berean, taldeko idazkari administratibo bat eta taldeko idazkari orokor tekniko bat ere proposatu ditzakete.

2.– Bost kide baino gehiagoko ordezkaritza duten batzarkide taldeek, gainera, taldeko idazkari teknikoaren ondoko bat proposatu ahal izango dute.

3.– Hamar kide baino gehiagoko ordezkaritza duten batzarkide taldeek, halaber, taldeko bi aholkulari proposatu ahal izango dituzte.

4.– Hamabost kide baino gehiagoko ordezkaritza duen batzarkide taldeak beste aholkulari bat proposatu ahal izango du.

5.– Aipatu diren ordaindutako goi karguak betetzeko, postu horietarako egokitzat jo ditzaten batzarkideak proposatu ahal izango dituzte batzarkide taldeek. Bestela, postu horiek batzarkide talde bakoitzak proposatutako behin-behineko funtzionarioek bete ahal izango dituzte. Goi kargu eta behin-behineko funtzionario horien ordainsariak hemen jarraian adierazten diren mailei dagozkienak izango dira:

* Taldeko bozeramaile edo bozeramailearen aholkulari postua: 30. maila, dedikazio bereziaren osagarriarekin.

* Taldeko idazkari administratibo postua: 15. maila, dedikazio bereziaren osagarriarekin.

* Taldeko idazkari orokor teknikoaren postua: 23. maila, dedikazio bereziaren osagarriarekin.

* Taldeko idazkari teknikoaren ondokoaren postua: 20. maila, dedikazio bereziaren osagarriarekin.

* Taldeko aholkulari postua: 19. maila, dedikazio bereziaren osagarririk gabe.

6.– Batzar Nagusietako Lehendakaritzak aholkulari baten (19. maila, DBOrik gabe) eta idazkari baten (15. maila, DBOrekin) laguntza izango du.

7.– Batzarkide taldeek proposatutako behin-behineko funtzionarioen izendapenak egiteko organo eskuduna Batzar Nagusietako Mahaia izango da. Halaber, Mahaiari dagokio behin-behineko pertsonalaren lanpostuen estatutua zehaztea, aplikatzekoa den legeriari jarraiki

XEDAPEN GEHIGARRIA

Foru Arau honetan azaltzen diren Erakundeko goi-karguen eta pertsonalaren ordainsarien zenbatekoak eta Batzarkide Taldeen asignazioak 2003an indarrean daudenak dira. Aipatu kontzeptuek 2004ko ekitaldian Erakundeko Mahaiak erabakitzen duen igoera izango dute, Foru Arau honetako 9-2 artikuluak xedatzen duena kontuan izanik.

AMAIERAKO XEDAPENA

Foru Arau hau 2004ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIETAKO GASTUEN AURREKONTUA - 2004. URTEA

(Ikus .PDF)

II. ERANSKINA- Batzar Nagusietako pertsonal finkoari dagokion aurrekontu plantila hemen jarraian zehazten diren postuek osatzen dute. Era berean, postu horiei Foru Arau hau onartzeko egunean dagozkien ordainsariak ere adierazten dira:

– Goi-mailako Tituludun 1. Legelari Nagusia. A Taldea. 29. maila

– Goi-mailako Tituludun 1. Legelaria. A Taldea. 27. maila

– Erdi-mailako 2 Teknikari. Itzultzaile-Interpretea. B Taldea. 18. maila

– Erdi-mailako Teknikari 1. Aurrekontu eta ekonomia-kudeaketako teknikaria. B Taldea. 18. maila.

– Erdi-mailako Teknikari 1. Teknikari dokumentalista informatikaria. B Taldea. 18.maila

– 5 administrari laguntzaile. D Taldea. 13. maila

– Ujier gidari 1. D Taldea. 11. maila

Talde bakoitzari dagozkion karrerako funtzionarioen oinarrizko ordainsariak honako hauek dira:

• A Taldea: 14.392,70 euro

• B Taldea: 12.215,56 euro

• D Taldea: 7.445,62 euro

Maila bakoitzari dagozkion funtzionarioen lan-izendapenagatikako osagarriak honako hauek dira:

• 29. Maila: 11.336,36 euro

• 27. Maila: 10.382,68 euro

• 18. Maila: 5.150,18 euro

• 13. Maila: 3.685,64 euro

Postu bakoitzari dagozkion funtzionarioen berariazko osagarriak honako hauek dira:

• Legelari Nagusia: 20.733,72 euro, gehi 13.474,16 euro dedikazio bereziaren osagarria dela eta.

• Legelaria: 19.018,72 euro, gehi 11.824,40 euro dedikazio bereziaren osagarria dela eta.

• Itzultzaile-Interpretea: 14.420,28 euro

• Aurrekontu eta ekonomia-kudeaketako teknikaria: 14.420, 28euro

• Teknikari dokumentalista informatikoa: 14.420,28

• Administrari laguntzaileak: 13.983,34 euro

Ujier gidariaren postuari, langile laboralak betetzen duenari, dagozkion ordainsari eta kreditu zuzkidurak honako hauek dira :

• Oinarrizko ordainsaria: 7.445,62 euro

• Lan-izendapenagatikako osagarria: 3.099,88 euro

• Berariazko osagarria: 12.253,22 euro

• Dedikazio bereziaren osagarria: 6.839,56 euro


Azterketa dokumentala