7. zk., 2004ko urtarrilaren 13a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
158
IRAGARKIA, 2666/03-2 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesa izan dezaketen beste batzuei epea jarri zaiela jakinarazteko dena.
Interesa izan dezaketenei jakinarazi egiten zaie Bizkaiko Ekologistak Martxan Elkarteak, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, 2666/03-2 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela uztailaren 22ko 181/2003 Dekretuaren aurka, dekretua Gautegiz-Arteaga eta Sukarrieta udalerrietako zati den Kanala auzoa Hirigintza-Planeamenduak Antolatu beharreko Eremu (HPA) bezala zedarritzeko Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Egitamuaren aldaketa onartzen duena da.
Hori dela eta, interesa izan dezaketen hirugarrenei epatu egiten zaie, baita jakinarazi ere, aipatu prozedura judizialean agertu edo pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatua.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 21a.
Lurraldearen Antolamendurako zuzendaria,
MARTIN ARREGI SAN MIGUEL.