Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2004ko urtarrilaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
156

IRAGARKIA, Infrisa, S.A. enpresari Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuak 2003ko urriaren 7an emandako Agindua jakinarazteko dena.

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuak 2003ko urriaren 7an emandako Aginduaren bidez, INFRISA enpresari Bermeoko Artike auzoko instalazioetan egiten ari diren obrak erregularizatzeko eskabidea egin zitzaion; obrak erreka ertzen Babes Zonatzat (P.4) eta Landa Lurzoru Arrunteko Zonatzat (LLA) kalifikaturiko lurretan egiten dabil, eta honako honexetara egokitu beharko ditu: Urdaibai Biosfera Erreserba Erabili eta Kudeatzeari buruzko Egitamu Gidaria onesten duen abuztuaren 3ko 242/1993 Dekretuan eta berori aldatzen duen otsailaren 11ko 27/2003 Dekretuan ezarritako eraikuntza egintzen araubidera.

Espedientatuari Agindua jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzea erabaki da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Agindua argitara ematen da, interesdun orok horren berri izan dezan eta guztiek jakinarazpen gisa har dezaten, eta gainera honako ohartarazpen hau egin behar da:

– Iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, 15 egun balioduneko epea izango du interesdunak espedientea ikusi eta kopiak egiteko, Urdaibai Biosfera Erreserbaren Patronatoren egoitzan, Udetxea jauregian, Gernikatik Lumorako errepidean z/g, 48300 Gernika-Lumo (Bizkaia).

– Iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, hilabeteko epea izango du Agindua betetzeko.

– Agindu hau ezarritako epean oso-osorik bete ezean, Herri Administrazio honek berori derrigorrez betearazteari ekingo dio, bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 96. artikuluan eta bai Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzko otsailaren 11ko 3/1998 Lege Orokorrean ezarritako bideak erabiliz; gainera, Infrisa espedientearen aurkako zehapen-espedientea irekiko da, hauxe egitearen ondorioz: Urdaibai Biosfera Erreserba Babestu eta Antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legean, abuztuaren 3ko 242/1993 Dekretuak onetsitako Erabili eta Kudeatzeari buruzko Egitamu Gidarian eta berori aldatu duen otsailaren 11ko 27/2003 Dekretuan baimendu gabeko eraikuntza egintza mantentzea, nahiz eta Bermeoko udal mugarteko Artike auzoko instalazioetako obrak Erabili eta Kudeatzeari buruzko Egitamu Gidarian eta 5/1989 Legean ezarritako araubidera egokitzeko eskatu.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 19a.

Urdaibai Biosfera Erreserbako

zuzendari-artatzailea,

XABIER ARANA EIGUREN.


Azterketa dokumentala