Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2004ko urtarrilaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
153

IRAGARKIA, Bermeoko portuan "Artzan" ainguratoki bat jartzeko kontratuaren esleipenaren berri emateko dena.

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz, 01010.

c) Espedientearen zenbakia: 7/03.

2.– Kontratuaren ezaugarriak:

a) Kontratu-mota: obra.

b) Helburua: lekua hobeto aprobetxatu eta ontziak hobeto banatu ahal izateko, 26.500 m2-ko eremu bat sortzea.

c) Loteak: ez.

d) EHAA: 2003/10/1.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua:

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Guztira: milioi bat berrehun eta hogeita zazpi mila eta hogei euro eta zazpi zentimo (1.227.020,07 euro).

5.– Esleipena:

a) Eguna: 2003ko abenduaren 1a.

b) Esleipenduna: Construcciones Murgil, SL.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: milioi bat berrehun eta bi mila laurehun eta hirurogeita hiru euro eta laurogeita hamasei zentimo (1.202.463,96 euro).

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 2a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


Azterketa dokumentala