Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2004ko urtarrilaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
150

IRAGARKIA, Barakaldoko Pormetxeta enparantzan 35 etxebizitza eraikitzeko aurreproiektua, oinarrizko proiektua eta exekuzio-proiektua idazteko eta zuzendaritza fakultatiboa egiteko kontratua esleitu dela jakinarazteko dena. (Esp.: 27T/02).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Kontratazio Zerbitzua.

c) Espedientearen zenbakia: 27T/02.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: aholkularitza eta sorospena.

b) Helburua: Barakaldoko Pormetxeta enparantzako 2 EUn 35 gizarte-etxebizitza, trastelekuak, garajeak eta lokalak eraikitzeko aurreproiektua, oinarrizko proiektua eta exekuzio-proiektua idaztea, obra zuzentzea, obraren exekuzioa zuzentzea eta obraren segurtasun eta osasuna koordinatzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2002ko abuztuaren 7ko EHAA, 148 zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: berrehun eta laurogeita sei mila bostehun eta hogei (286.520) euro, BEZ barne.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2002ko abenduaren 16a.

b) Kontratista: IDOM Ingenieria Y Consultoria, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: berrehun eta berrogeita hamabi mila ehun eta hogeita hamazazpi euro eta berrogeita hemeretzi zentimo (252.137,59), BEZ barne.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 13a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala