Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2004ko urtarrilaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
145

LEHIAKETA. Iragarkia, delituen biktimei laguntzeko zerbitzua helburu duen administrazio-kontratu berezia prozedura irekiz eta lehiaketaz esleitzekoa (KBN C06/16/2003 esp.).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C06/16/2003.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: delituen biktimei laguntzeko zerbitzua.

b) Loteak: Hiru lote ditu kontratuak:

1. lotea: delituen biktimei laguntzea, Araban.

2. lotea: delituen biktimei laguntzea, Gipuzkoan.

3. lotea: delituen biktimei laguntzea, Bizkaian.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak): kontratua izenpetu, eta biharamunean hasiko da —kontratistak behin betiko fidantza jarri ostean—, eta 2004ko abenduaren 31n amaituko.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: kontratuaren aurrekontua 447.071,40 eurokoa da, gehienez ere. Loteka:

1. lotea: 121.585,80 euro.

2. lotea: 121.585,80 euro.

3. lotea: 203.899,80 euro.

5.– Fidantzak:

Behin-behinekoa:

1. lotea: 2.431,72 euro.

2. lotea: 2.431,72 euro.

3. lotea: 4.078,00 euro.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 89 27

e) Telefaxa: 945 01 89 50

f) Dokumentazioa eta informazioa jasotzeko azken eguna: 2004ko urtarrilaren 29a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

Lizitatzaileek finantza- eta ekonomia-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala egiaztatu beharko dituzte B kartazalean, berariazko klausula administratiboen pleguko 7.5 klausulan zehaztutako bitartekoez bidez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko urtarrilaren 30a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 8. klausulan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2.a Helbidea: Donostia kalea 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): hiru hilabete, proposamenak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Erakundea: Kontratazio Batzorde Nagusia.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2004ko otsailaren 6a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarkien gastuak: kontratuaren esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.ej-gv.net

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 18a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala