Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2004ko urtarrilaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
134

EBAZPENA, 2003ko urriaren 7koa, paperean hiri-kartografiak eta udal-mapak egiteko udalei diru-laguntzak emateko modua arautzen duen Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren 2003ko maiatzaren 22ko aginduan jasotako aurrekontuko diru-hornidura handitzen duena.

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren 2003ko maiatzaren 22ko Aginduaren bidez, paperean hiri-kartografiak eta udal-mapak egiteko udalei diru-laguntzak emateko modu arautzen zen.

Agindu horren 1. artikuluan, aurreko paragrafoan aipatutako aurrekontuko 510.607 euroko diru-hornidura ezartzen zen honela banatuta: 150.000 euro 2003. ekitaldirako eta 360.607 euro 2004. ekitaldirako.

Bestalde, aipatutako Aginduaren Xedapen Gehigarri Bakarrak agintzen du, eskatutako laguntzen kopuru osoa kontuan izanda, 1. artikuluan esleitutako zenbateko orokorra aldatu egin ahal izango dela, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren aurrekontua gauzatzearen ondorioz agortu gabeko aurrekontuen erabilgarritasunen arabera eta haien inguruko erabakiaren aurretik.

Aurkeztutako laguntza-eskaeren kopuru osoa, horretarako esleitutako aurrekontuko diru-hornidura baino handiagoa dela kontuan izanda, aipatutako laguntza horietarako kopurua handitzea bidezkoa da, kopuru osoa 558.645,76 eurokoa izatera helduz, 198.038,76 euro 2003ko ekitaldirako eta 360.607 euro 2004ko ekitaldirako.

Goian adierazitakoa kontuan izanda, honako hau

EBATZI DUT:

Lehena.– Paperean hiri-kartografiak eta udal-mapak egiteko udalei diru-laguntzak emateko 2003ko maiatzaren 22ko Aginduan jasotako aurrekontuko diru-hornidura handitzea 558.645,76 euro arte, 198.038,76 euro 2003ko ekitaldirako eta 360.607 euro 2004ko ekitaldirako.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea guztiek jakin dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko urriaren 8a.

Lurralde Antolamendu

eta Biodibertsitate sailburuordea,

ABEL MUNIATEGI ELORZA.


Azterketa dokumentala