Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2004ko urtarrilaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
133

EBAZPENA, 2003ko azaroaren 14koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, NBE-2001BA/0050 proiektuan aritzeko Lucía Iturriaga Álvarez lankideari emandako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko berak aurkeztutako eskabidea onartzen duena. Unesco Etxea Kultura Elkarteak aurkeztu zuen proiektua, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargura, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zuzendutako 2001eko diru-laguntzerako deialdiaren barruan. Diru-laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko dira.

Maiatzaren 27ko 120/1997 Dekretuaren bidez, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei eman beharreko diru-laguntzak arautu ziren, Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko. Dekretu horretan ezarritakoari jarraituz, Unesco Etxea Kultura Elkarteari 24.040,48 euroko diru-laguntza eman zitzaion, Lucía Iturriaga Álvarez lankidearen gastuak ordaintzeko. Lankide honek UNESCOk Mozambiken duen bulegoan jardun behar zuen.

Alabaina, 2003ko urriaren 27an Garapen Lankidetzarako Zuzendaritza honetan bekaren zati bati uko egiteko eskabidea aurkeztu zen.

Lankideak azaldutako zioak lanari buruzkoak dira bakar bakarrik. Lankideak oso lan-eskaintza ona jaso du eta bekari uko egitera behartuta ikusi du bere burua.

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak diru-laguntzaren onuradun den erakundeak eskatutako aldakuntzen aldeko irizpena eman du eta horren ondorioz honakoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Unesco Etxea Kultura Elkarteak uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzea, Lucía Iturriaga Álvarez lankideak jasotako diru-laguntzari dagokionez. Diru-laguntza GLSFeko 2001eko deialdian esleitu zen. Beraz, Unesco Etxea Kultura Elkarteak 748,49 euro itzuli beharko dio Eusko Jaurlaritzako Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Gizarte Gaietako sailburuordeari zuzenduta. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 14a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IGOR IRIGOYEN FUENTES.


Azterketa dokumentala