
4. zk., 2004ko urtarrilaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
85
IRAGARKIA, Idiazabalgo hirigune-zaharra Ursuaran ibaiaren uholdeen aurka babesteko eta ubidearen ingurumena hobetzeko lanak egiteko kontratua esleitu dela jakinarazteko dena. (10/03).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila).
c) Espedientearen zenbakia: 10/03
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: obrak.
b) Helburua: Idiazabalgo hirigune-zaharra Ursuaran ibaiaren uholdeen aurka babesteko eta ubidearen ingurumena hobetzeko lanak.
c) Loteak: ez.
d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2003ko uztailaren 18ko EHAA, 141 zenbakia.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua edo ustiatzeko kanona.
Guztira: milioi bat eta hogeita zazpi mila zortziehun eta laurogeita bi euro eta laurogeita lau zentimo (1.027.882,84), balio erantsiaren gaineko zerga barne.
5.– Esleipena.
a) Eguna: 2003ko urriaren 28a.
b) Kontratista: Construcciones Segurola, SA.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: bederatziehun eta lau mila ehun eta berrogei euro eta hogeita hamabi zentimo (904.140,32).
Vitoria-Gasteiz, 2003ko urriaren 28a.
Zerbitzu zuzendaria,
JUAN CARLOS MUJIKA ZABALETA.