
4. zk., 2004ko urtarrilaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
81
IRAGARKIA, EAEko trantsizio-uren eta itsasertzeko uren egoera ekologikoaren jarraipena egiteko sarearen kontratua esleitu dela jakinarazteko dena. (23A/03).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila).
c) Espedientearen zenbakia: 23A/03
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: aholkularitza eta sorospena.
b) Helburua: EAEko trantsizio-uren eta itsasertzeko uren egoera ekologikoaren jarraipena egiteko sarea.
c) Loteak: ez.
d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2003ko ekainaren 24ko EHAA, 123 zenbakia.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua edo ustiatzeko kanona.
Guztira: zortziehun eta hogeita bost mila (825.000) euro, balio erantsiaren gaineko zerga barne.
5.– Esleipena.
a) Eguna: 2003ko urriaren 10a.
b) Kontratista: Fundación Azti.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: zortziehun eta hogeita lau mila (824.000) euro.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko urriaren 10a.
Zerbitzu zuzendaria,
JUAN CARLOS MUJIKA ZABALETA.