
4. zk., 2004ko urtarrilaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
75
LEHIAKETA. Iragarkia, 2004-2005ean langileak euskarako eskoletara eramateko autobus-zerbitzua helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua esleitzekoa (KBN C02/72/2003 esp.).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: C02/72/2003
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: 2004-2005ean langileak euskarako eskoletara eramateko autobus-zerbitzua.
b) Loteak: ez.
d) Entregatzeko lekua: Vitoria-Gasteiz.
d) Gauzatzeko epea: behin betiko fidantza jartzen denetik, 2005eko abenduaren 31ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: presakoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira:
Hamasei mila ehun eta hirurogei euro (76.160 Eur.)
5.– Behin-behineko fidantza.
Behin-behinekoa: ez.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, Donostia kalea, 1, beheko solairua.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 89 31
e) Faxa: 945 01 89 50.
f) Dokumentazioa eta informazioa jasotzeko azken eguna: 2004ko urtarrilaren 16a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: (taldeak, azpitaldeak eta kategoria):
b) Ekonomia eta finantza kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: Honela egiaztatu beharko da:
– Finantza erakunderen baten txostena aurkeztu beharko da.
– Azken hiru urteetan egindako antzeko zerbitzu edo lanik garrantzitsuenen zerrenda; zenbatekoak, egunak eta onuradunak, publikoak zein pribatuak, adierazi beharko dira.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko urtarrilaren 19a, 10:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 7. klausulan zehaztutakoak.
c) Aurkezteko lekua:
1.a Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
2.a Helbidea: Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, beheko solairua).
3.a Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 45 egun, eskaintzak irekitzen diren egunetik aurrera.
e) Aldaerak: ez.
f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea:
a) Erakundea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, beheko solairua).
c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Eguna: 2004ko urtarrilaren 26a.
e) Ordua: 12:00.
10.– Bestelako argibideak: ez.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.
12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.
13.– Deialdiari buruzko argibideak edo pleguak jasotzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.ej-gv.net
Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 19a.
Ondare eta Kontratazio zuzendaria,
JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.