Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2004ko urtarrilaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
71

EDIKTUA, 852/02 zenbakiko Prozedura Arruntaren ondoriozkoa.

Nik, Jesus Miguel Incinillas Fernandez-ek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zk.ko Epaitegiko idazkari naizenak, honakoa

JAKINARAZTEN DUT:

Zenbateko bat erreklamatzeko, David Angel Mielgo Gonzalez, Maria Angeles Roldan de Aranguiz Armentia eta Josefina Gonzalez Espasandinek eskaturik, epaitegi honetan Construcciones Romi S.L.ren aurka burututako 158/03 zk.ko exekuzio prozesuan honako hau erabaki da: hogei eguneko epearen barruan, tasazio-prezioarekin, ondoren zehazten diren ondasunak enkantean jartzea:

ENKANTEAN JARRITAKO ONDASUNAK ETA ENKANTERAKO EUREN BALORAZIOA

Beheko solairuko merkataritza lokala, beste zenbaitetan zatitu daitekeena. Hirurogeita hamabost metro eta laurogei dezimetro karratu ditu. Sarbide bereizia du etxeko (horri erantsita baitago) atariaren eskuinetik. Iparraldetik Emilio Alavaren finka du kanpoko lerroan, eta etxe-barruko ataria barne perimeroan; hegoaldetik, kanpoko lerroarekin bat datorren kalea eta etxe-barruko ataria barne perimetroan; Ekialdetik, Peru kaleko 4 zenbakiko etxea; eta mendebaldetik, etxe horretako 1 B lokala eta eskailerako kutxa, etxe barruko ataria eta etxeko ataria.

5,30 metroko fatxada du. Finkaren (horri erantsita baitago) balio guztiaren zortzi enteroko eta beste entero baten berrogeita hamar ehuneko partaidetza kuota du.

Peru kaleko 1ean (Vitoria-Gasteiz) dagoen etxearen zati da.

Katastroko erreferentzia: 59-1022-278-2-2-11

Inskripzioa: Vitoria-Gasteizko Jabetza Erregistroko 3.443 liburukia, 658 liburua, 42 orria, 11.538 finka eta 4. INE.

Enkanterako 121.524,64 eurotan (20.220.000 PTA) baloratua.

Epaitegi honen egoitzan (Gasteiz hiribidea, 18, 3. solairua – 1008 PK) burutuko da enkantea, 2004ko otsailaren 2ko 10:00etan.

ENKANTEKO BALDINTZAK:

1.– Lizitatzaileek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

1.– Behar bezala identifikatzea.

2.– Enkanteko baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela deklaratzea.

3.– Ondasunek enkantera aterako direnean izango duten balioaren %30a Epaitegi honen Kontsignazio eta Gordailu Kontuan (Banesto Taldea, Banco Español de Crédito – Banco de Vitoria, 0004-0000-05-0158-03 zk.) sartu izanaren ordezkagiria aurkeztu beharko dute; edo, bestela, kopuru horri dagokion banku-abalaren ordezkagiria. Zati baten edo osorik beste batengandik jasotako zenbatekoekin egiten bada gordailua, halaxe jaso beharko da ordezkagirian, betiere Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 652. artikuluko 2. paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako.

2.– Exekutatzaileak bakarrik egin ahal izango du postura, errematea beste bati lagatzeko ahalmena atxikiaz.

3.– Enkanterako iragarpena egin, eta harik eta burutu arte, posturak idatziz egin ahal izango dira, kartazal itxian eta gorago zehaztutako baldintzekin.

4.– Balorazioaren %70etik gorakoa bada posturarik onena, postura handiena egin duenaren aldeko errematea onartuko da. Txikiagoa balitz postura, PZLb-ko 670. artikuluan ezarritakoa beteko litzateke.

5.– Epaitegi honetako idazkaritzan dago erregistroko ziurtagiria, jabetza-tituluen falta zuzendu gabe ateratzen dira enkantera ondasunak, Hipoteka Legea betearazteko Araudiaren 140. artikuluko 5. arauan aurreikusitako errespetatuko da, enkantean parte hartzeak berez dakar posturagileek egoera hau eta ondokoak onartzea: halakorik bada, egintzako kredituari dagozkion zergak eta kargak indarrean dirautela, lizitatzaileak bere egiten dituela, eta lizitatzaileak, halaber, bere egiten duela haien ondoriozko erantzukizunetik subrogaturik geratzea, baldin eta errematea bere aldekoa bada.

6 Prozesuan ez da aipatzen enkantean aterako den higiezinean beste inor dagoen, exekuziopekoaz kanpo.

7.– Hiri errentamenduen gainean Legeak xedatutakoari lotu beharko zaio eskuratzen duena, kontratuaren lagapena dela-eta errentatzaileak errenta igotzeko duen eskubidea onartuaz.

8.– Epaitegiari ezin egotzi zaion ezinbesteko kausa bat dela-eta, enkantea ezin bada egin izendaturiko egun eta orduan; edo errakuntzaz igande bat edo jaiegun bat izendatu bada, hurrengo egun baliodunean (larunbatean ez) eta ordu berean egingo dela ulertu behako da.

Zordunak euren bizilekuan aurkitzen ez badira eta ezin bazaie egin jakinarazpena, enkantearen gaineko jakinarazpena egingo zaie idazki honen bitartez.

Vitoria-Gasteiz, bi mila eta hiruko abenduaren laua.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala