
4. zk., 2004ko urtarrilaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Durangoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
67
EDIKTUA, 47/03 ohartarazpen judizioaren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN ZEDULA
Aipatu prozeduran ebazpena eman da, hitzez hitz honako hau dioena:
PROBIDENTZIA
Epailea: Juan Carlos Escribano Garcia.
Lekua: Durango (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hiruko ekainaren hogeita seia.
Batu bekio, behar bezala beteta, Mallabiako Bake Epaitegiaren bahitura exhortoa, honen aurrekoa.
Tejada prokuradoreak aurkeztutako idazkiari —honen aurrekoari— dagokionez, batu bekie dagozkion autoei; eta entrega bekio kopia soila beste aldeari.
Bidal bekizkie ofizioak adierazitako banketxeei.
Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legeko (PZLb) 589. artikuluan ezarritakoaren arabera, eska bekio Cromados Alonso SALri ondasun eta eskubide nahikoren berri eman dezala Epaitegi honetan hamar eguneko epean, exekuzioaren zenbatekoa estali ahal izateko. Mugiezinei dagokienez, ordea, ia okupatuta dauden, okupatzaileak nortzuk diren eta zelango tituluak dituzten adierazi beharko du. Ez-betetze larrien kasuan jasan ditzaketen zehapenak ere ematen zaizkio jakitera, baldin eta ez badu ondasunen berri ematen, bereak ez diren ondasunak sartzen baditu, bahitu daitezkeen ondasun propioak ezkutatzen baditu eta ez baditu aditzera ematen ondasunok izan ditzaketen kargak eta grabamenak. Areago, isunak ere jasan ditzake aldizka, errekerimenduari behar bezala erantzun ezean.
Eta epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.
Epailearen sinadura Idazkariaren sinadura
Eta Cromados Alonso S.A.L.ren helbidea ezezaguna denez gero, jakinarazpen zedulatzat balio dezan ematen dut idazki hau.
Durango (Bizkaia), bi mila eta hiruko abenduaren bata.
IDAZKARIA.