Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2004ko urtarrilaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 Zenbakiko Epaitegia
66

EDIKTUA, ordainketak ez egiteagatik burututako 98/01 zk.ko hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 13 zk.ko Epaitegia.

Judizioa: Iraizpen ondoriozko hitzezko judizioa. L2 98/01.

Auzi-jartzailea: Las Machicas S.A.

Abokatua:

Prokuradorea: Jesus Gorrochategui Erauzkin.

Demandatua: Euskofittings S.A.

Gaia: N11 Errentamenduak.

Aipatu judizioan epaia eman da, zeinaren xedapenezko zatia honako hau baita:

EPAITZA

Gorrochategui Erauzkin prokuradoreak ordezkatzen duen Las Machicas S.A. merkantilak Euskofittings S.A.ren —zitatuta egon arren azaldu ez denaren— aurka aurkeztutako demanda oso-osorik onesten dudanez:

1.– Auzi honen oinarri den errentamendu kontratua —ez ordaintzeagatik— indargabetutzat jotzen dut;

2.– Errentan dagoen 4-A lantegi industrial demandatua (Polígono de Asuarán kalea, Archanda eraikina, Erandio) iraiztea bidezkoa dela deklaratzen dut; eta demandatua deklarazio hau onartu eta betetzera kondenatzen dut; eta aipatu eraikin hori legezko epean utzarazi eta libre uztera. Ohartaraziz, halaber, horrela jardun ezean bota egingo dela bertatik.

3.– Auzi-jartzaileari 268.648 PTA, zorrean duen errentaren zenbatekoa, eta ordainketa egin behar izan zuenetik demandaren egunera arte sortutako legezko interesak ordaintzera kondenatzen dut demandatua. Horietaz gain, demanda aurkezten denetik epaia eman arte sor daitezen interesak eta PZLb-ko 576. artikuluaren arabera dagozkionak ordaintzera ere kondenatzen dut.

4.– Alde demandatuari ezartzen dizkiot, beren-beregi, judizio honetako kostuak.

Euskofittings S.A.ren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez gero, eta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Auzi-iheslari den demandatuak apelazio errekurtsoa aurkez dezake, ebazpen horren aurka, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan egin beharko da errekurtsoa, epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez. Errekurtso horretan, bestalde, apelatutako ebazpena aipatu beharko da, errekurritzeko borondatea adierazi eta aurka egindako erabakiak zehaztu (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu guztia interesatuaren esku dago auzitegi honetako Idazkaritzan.

Bilbo (Bizkaia), bi mila eta hiruko azaroaren hogeita bosta.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala