
4. zk., 2004ko urtarrilaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Bilboko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
65
EDIKTUA, 482/03 zk.ko prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zk.ko Epaitegia.
Judizioa: L2 482/03 Prozedura Arrunta.
Alde auzi-jartzailea: La Santa y Real Casa de Misericordia de Bilbao.
Alde demandatua: Cristina Carrillo.
Gaia: N07 Errentamenduak.
Aipatu judizioan alde demandatuari zedula bat entregatzea erabaki da, eta zedula horretako testua hauxe da hitzez hitz:
Epatzeko agintzen duen auzitegia: Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zk.ko Epaitegia.
Ebazpenaren gaia: goian aipatutakoa.
Nor epatzen den: alde demandatua denez, Cristina Carrillo.
Helbidea: Maiatzaren bia kalea, 20, 5. ezk. – Bilbo (Bizkaia).
Epatzearen helburua: demandari erantzuteko, alde demandatua den judizioan —aipatutakoan— azaltzea. Demandaren, erantsitako dokumentuen eta demanda onartzeko autoaren kopiak aurkezten dira.
Zein auzitegiren aurrean azaldu behar duen: epaitegi honen egoitzan.
Azaltzeko epea: epatze hau egin eta hurrengo egunetik hara zenbatutako hogei egun baliodunekoa.
LEGEZKO OHARTARAZPENAK
1.– Azaldu ezean, auzi-ihesian deklaratuko da, eta horri dagokion jakinarazpena eginda gero ez da besterik egingo, salbu eta prozesua amaitzeko ebazpenarena (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 496. eta 497. artikuluak).
2.– Abokatu batek lagundurik eta prokuradore baten bitartez azaldu beharko da judizioan (PZLb-aren 23. eta 31. artikuluak).
3.– Prozesua gauzatzen ari delarik helbide aldaketaren bat badago, auzitegi honi jakinarazi beharko dio (PZLb-ko 155.5 artikuluko lehen paragrafoa).
Bilbo (Bizkaia), bi mila eta hiruko ekainaren hamahirua.
IDAZKARI JUDIZIALA.
Alde demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz, epaileak, 03.11.20ko probidentziaz, ediktu hau epaitegiko iragarki-oholean eta EHAAn argitaratzea erabaki du, epatze-eginbidea gauza dadin hain justu ere.