
4. zk., 2004ko urtarrilaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
64
IRAGARKIA, 2899/03-2 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartzeari buruzkoa.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 47.1 artikuluan xedatutakoa beteaz, ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela jakinarazten da:
Errekurtsoaren zenbakia: 2899/03.
Sekzioa: 2.
Errekurtsoa aurkeztu zen eguna: 18/11/2003.
Errekurtso-egilea: Asociación de Concejos de Alava-Arabako Kontzeju Elkartea -AEOA-AKE-
Aurkatutako egintza burutu zuen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.
Aurkatutako egintza: Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseilua sortu, eta EAEko barneko arroen Plan Hidrologikoa izapidetzeko prozedura arautzen duen otsailaren 18ko 33/2003 Dekretua inpugnatzeko asmoz Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurmen Sailean aurkeztutako eskabidea, administrazioaren isiltasuna dela-eta, ustez ezetsi izana.***
Bilbo, bi mila eta hiruko azaroaren hemeretzia.
IDAZKARI JUDIZIALA.