
4. zk., 2004ko urtarrilaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
61
AGINDUA, 2003ko irailaren 29koa, Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezien Euskadiko Zerrenda aldatzen duen Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren 2003ko maiatzaren 20ko Aginduan gertatutako hutsak zuzentzeko.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.2 artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezien Euskadiko Zerrenda aldatzen denari buruzko Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren 2003ko maiatzaren 20ko Agindua 2003ko uztailaren 2an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (129 zk.), eta bertan aipautakoen moduko hutsak gertatu direnez, dagokien zuzenketa egiten da honen bidez.
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Zuzentzea 2003ko maiatzaren 20ko Aginduaren eranskineko 4.2.– paragrafoa, 12654 orrialdean. Hona hemen zuzenketak:
– Gaztelaniazko bertsioan, honako hau esaten den lekuan:
"Leucisus cephalus que pasa a denominarse Squalius cephalus"
Honako hau esan behar da:
"Leucisus cephalus que pasa a denominarse Squalius pyrenaicus"
– Euskarazko bertsioan, honako hau esaten den lekuan:
"Lehenago Leucisus cephalus zena, orain Squalius izendatua"
Honako hau esan behar da:
"Lehenago Leucisus cephalus zena, orain Squalius pyrenaicus izendatua"
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek ondorioak izango ditu argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko irailaren 29a
Lurralde Antolamendu eta
Ingurumen sailburua,
SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.