
4. zk., 2004ko urtarrilaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
58
EBAZPENA, 2003ko abenduaren 12koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, euskal autonomiari buruzko idazlanetarako "Jesús María Leizaola 2003" sariko Epaimahaiaren ebazpenaren berri ematen duena.
Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak Euskal Autonomiari buruzko idazlanetarako "Jesús María Leizaola-2003" sarirako deia egin zuen 2003ko ekainaren 3ko ebazpenaren bidez (EHAA, 120 zk., ekainaren 19koa). Horrekin bat etorriz, eta Epaimahaiak bildu eta ebazpena eman ondoren, honako hau
EBATZI DUT:
"Jesús María Leizaola-2003" sariaren epaimahaiak emandako ebazpenaren berri ematea. Honako hau da:
1.– "Jesús María Leizaola-2003" saria hutsik uztea.
2.– "Jesús María Leizaola-2003" sariaren akzesita Luis Moreno Martínez jaunak aurkeztutako " Producción científica de la Comunidad Autónoma del País Vasco (CAPV) en bases de datos ISI (1995-2000)" lanari ematea.
3.– Ebazpen hori interesatuei jakinaraztea.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 12a.
Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.