Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

254. zk., 2003ko abenduaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa
7146

IRAGARKIA, Gobernu-Organoak berritzeari buruzkoa.

Erakundearen Estatutuetan eta Hautekunde-Arautegian xedaturik dagoenaren arabera, Gipuzkoa eta Donostia Kutxak bere Gobernu-Organoak berritze-prozesuari ekin dio, horien artean Batzar Nagusia izaki Organo gorena.

Batzar Nagusia 43 Kontseilari Orokorrek osatuko dute eta hauek 860 Konpromisarioek aukeratuko dituzte, Estatutuen 18. artikuluak galdaturiko baldintzak betetzen dituzten Kutxako Bezeroen artean Notarioaren aurrean zozketa bidez izendatuak izan eta gero.

Abenduaren 29tik aurrera kutxaren bulego bakoitzean zerrenda bana egongo da eskura, bulego horri dagokion Mugapeko bezero guztiekin osatua eta bezero hauek guztiak, galdaturiko baldintzak betetzen dituztelako hain zuzen ere, 860 Konpromisarioen izendapenerako zozketan sartuko dira. Bulego Nagusian, gainera, Bulego guztietako zerrenda osoa egongo da.

Sei laneguneko epean, 2004ko urtarrilaren 8ra arte –hau ere barne–, kutxako bezeroek egiaztatu ahal izango dute ea zerrendetan sarturik dauden eta aldi berean jakingo dute zein den konpromisarioen zozketarako norberari esleitu zaion zenbakia. Zerrenda kontsultatu ahal izateko, bezeroak bere nortasuna egiaztatu beharko du.

Zerrendetan ager litezkeen akatsak norberari dagokion bulegoan inpugnatu edo aurkatuak izan litezke aipatu epearen barruan. Inpugnazioak Hauteskunde-Batzordeak ebatziko ditu eta berorien emaitza interesatuei emango zaie aditzera idatziz.

Titular pertsonal bat baino gehiago duten kontuetan ordezkaritza titularren arteko lehenengoari esleituko zaio. Zerrendatuen informazio publikorako epeak dirauen bitartean, titularrek, elkarrekin adostuz, berorietako edozeinen alde eskuets dezakete ordezkaritza.

Donostian, 2003ko abenduaren 30ean.

Kontrol Batzordearen idazkaria,

ENEKO OLANO LOUVELLI.


Azterketa dokumentala