Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

254. zk., 2003ko abenduaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
7138

EDIKTUA, iraizpen bat dela-eta burututako 618/03 zk.ko hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

ZITAZIO ZEDULA

Epatzeko agintzen duen auzitegia: Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia

Ebazpenaren gaia: goian aipatutakoa.

Nor zitatzen den: Alicia Carballo Vázquez, alde demandatua denez.

Helbidea: Gabriel Aresti kalea, 2, 1. ezkerra. Santurtzi (Bizkaia).

Zitazioaren xedea: judizioko bistara joatea; eta, kontrako aldeak hala eskatzen badu eta epaileak onartzen badu, alde hark egin diezazkion galderak erantzutea. (aurkeztutako dokumentuen eta demandaren kopiak eransten dira).

Non azaldu behar den: Epaitegi honetako bista salan, 1. solairuko 6 salan.

Zein egun eta ordutan azaldu behar den: urtarrilaren 14an, 10:00etan.

LEGEZKO OHARTARAZPENAk

2. Bistan nor bere kabuz azaldu ezean, eta alde auzi-jartzaileak hala eskatu eta demandatuaren deklarazioa onartzen bada, bere kabuz parte hartu duen galdeketako egitateak —berarentzat guztiz kaltegarriak direnak— kontsideratu ahal izango dira (PZLb-ko 304. eta 440. artikuluak).

3. Erabili nahi dituen frogekin azaldu beharko du bistan (PZLb-ko 440.1 artikulua).

4. Zitazioaren hurrengo hiru eguneko epearen barruan, aurkeztu ezin dituen pertsonak epaitegi honi jakinarazi beharko dizkio, bistan azaltzeko epaitegiak zita ditzan, lekuko edo peritu gisa, edo bere deklarazioen gai izango diren egitateak ezagutzen dituzten pertsona legez.

Zitazioa gauza dadin, zitatu behar diren pertsonen zirkunstantziak eta zehaztasunak eman beharko ditu.

6. Bistan prokuradore baten bitartez eta abokatu batek lagundurik azaldu beharko duela jakinarazten zaio (PZLb-ko 23. eta 31. artikuluak).

7. Prozesua gauzatzen ari delarik helbide aldaketaren bat badago, auzitegi honi jakinarazi beharko dio (PZLb-ko 155.5 artikuluko lehen paragrafoa).

Barakaldo (Bizkaia), bi mila eta hiruko abenduaren laua.

IDAZKARI JUDIZIALA.

Eta Alicia Carballo Vázquezen bizilekua ezezaguna denez gero, zitazio zedulatzat balio dezan ematen dut idazki hau.

Barakaldo (Bizkaia), bi mila eta hiruko abenduaren laua.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala