Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

254. zk., 2003ko abenduaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Euskal Herriko Unibertsitatea
7137

EBAZPENA, 2003ko abenduaren 16koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentziarena, administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak argitaratzeko dena.

Gerentziaren 1999ko martxoaren 9ko Erabakiaren bidez argitaratu egin ziren unibertsitate honetako administrazio eta zerbitzuetako pertsonal funtzionario eta laboralaren lanpostuen zerrendak (1999ko apirilaren 30eko EHAA). Ondoren, Gerentziaren 1999ko maiatzaren 27ko Erabakiaren bitartez zuzendu egin ziren martxoaren 9ko erabakian ikusitako akatsak (1999ko ekainaren 22ko EHAA).

Gerentziaren 2000ko urriaren 6ko Erabakiaren bidez argitaratu egin zen unibertsitate honetako behin-behineko pertsonalarentzat gordetako lanpostuen zerrenda (2000ko urriaren 25eko EHAA).

Data batean indarrean dauden lanpostuen zerrendak eguneratu egin behar dira behin eta berriro, indarreango jardupideei jarraiki onartuak izan diren aldaketak eginez —Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legeko 16. artikuluan jasotakoa betetzeko—.

Adierazitakoa kontuan hartuta, Gerentzia honek, Behin-behineko Gobernu Kontseiluak 2003ko abenduaren 15ean egin zuen bileran gaia aztertu eta aldaketak onartu ondoren, eta Errektorearen 00.06.14ko Erabakiaz emandako ahalmenez baliatuz, ondokoa

EBATZI DU:

Lehena.– Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren lanpostuen zerrendei egindako aldaketak, erabaki honen eranskinean jasota daudenak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuak izan daitezela xedatzea.

Bigarrena.– Interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango dute aldaketen kontra Behin-behineko Gobernu Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean, Euskal Herriko Justizi Auzitegi Gorenean, bi hilabeteko epean, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Leioa, 2003ko abenduaren 16a

Gerentea,

F.J. ANDECHAGA VIVANCO.

ERANSKINA

A) Lanpostuen zerrendako lanpostu berriak

014 IKASLEEN ERREKTORORDETZA

Zk.	kode	Lanpostuaren Izena	Hor.	H.E.	Taldea	K/E	 Adm.	Maila	O. Esp.	H. Esk.	B.E.	Ohar.	Campusa	

F940	226	USO-eko teknikari arduraduna	1	L	A	01	UPV/ EHU	24	1938348	3			1

F941	226	USO-eko teknikari arduraduna	2	L	A	01	UPV/ EHU	24	1938348	3			2

F942	226	USO-eko teknikari arduraduna	3	L	A	01	UPV/ EHU	24	1938348	3.02/12			3

F943	226	USO-eko teknikari arduraduna	4	L	A	01	UPV /EHU	24	1938348	3.02/12			3

F944	227	Ezinduen gaietarako teknikaria	1	L	A	01	UPV/ EHU	23	1633224	3.02/12			2

F945	228	Heziketa bereziko laguntzaileak	1	L	D	03	 UPV/EHU	16	1089072	2	 		3

F946	228	Heziketa bereziko laguntzaileak	2	L	D	03	 UPV/EHU	16	1089072	2.02/12	 		3

016 IKERKETA ETA NAZIOARTEKO HARREMANETAKO ERREKTORORDETZA

Zk.	kode	Lanpostuaren Izena	Hor.	H.E.	Taldea	K/E	 Adm.	Maila	O. Esp.	H. Esk.	B.E.	Ohar.	Campusa	

F947	229	Garapenerako Lankidetza Bulegoko	1	C	A	01	 UPV/EHU	23	1633224	3			3

		Teknikari arduraduna

000 ERREKTOREGOA

Zk.	kode	Lanpostuaren Izena	Hor.	H.E.	Taldea	K/E	 Adm.	Maila	O. Esp.	H. Esk.	B.E.	Ohar.	Campusa	

	

F948	230	Komunikabideekiko harremanetarako	1	L	A	01	 UPV/EHU	23	1633224	3			1

		teknikaria

F949	230	Komunikabideekiko harremanetarako	2	L	A	01	 UPV/EHU	23	1633224	3.02/12			2

		teknikaria

F950	230	Komunikabideekiko harremanetarako	3	L	A	01	 UPV/EHU	23	1633224	3.02/12			3

		teknikaria


Azterketa dokumentala