Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

254. zk., 2003ko abenduaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
7132

310/2003 DEKRETUA, abenduaren 16koa, Arabako Foru Aldundiak, nahitaezko desjabetza egiteko, «A-2128 errepidean, 48,750 k.g. eta 49,820 k.g. artean, trazadura hobetu eta plataforma zabaltzeko eraikitze-proiektua» burutzeko beharrezko diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela deklaratzeko dena.

«A-2128 errepidean, 48,750 k.g. eta 49,820 k.g artean, trazadura hobetu eta plataforma zabaltzeko eraikitze-proiektua» burutzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak hasiera batean jendaurrean jartzea ebatzi zuen Arabako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak 2003ko maiatzaren 20an hartutako erabakiz. Bilkura horretan bertan, nahitaezko desjabetzaren eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzeko eskatu zitzaion Eusko Jaurlaritzari, Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasunak eta eskubideak behar bezala banakatu eta zehaztu dira espedienteari berariaz atxikitako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen behar izan zen garaian eta, administrazio-espedientean adierazten den bezala, ez zen inolako arrazoibide-idazkirik aurkeztu.

Zerbitzu Teknikoek adierazi dute hirigintzaren aldetik ez dagoela inolako eragozpenik espedientea izapidetzeko.

Ondasun eta eskubide horiek ahalik azkarren hartu behar dira arrazoi hauengatik:

A-2128 errepidea Salvatierra/Aguraindik Santa Cruz de Campezoraino doa eta Opakuako portua, Iturrietako mendiak eta Harana/Valle de Arana gurutzatzen ditu. Errepide honen azken tarteak, San Vicente de Arana eta Santa Cruz de Campezoko A-132 artekoak, trazadura malkartsua du, maldaren erditik doa eta malda nabarmena du. Erradio gutxiko bihurgune asko dago eta galtzadak, bazterbiderik gabekoak, 4,5 eta 5,0 metro bitarteko zabalera du. Honen guztiaren ondorioz, ez da behar bezain segurua, ezta erosoa ere, A-2128 errepidearen tarte honetan zirkulatzea.

Ezarritako guztia dela eta, Arabako Foru Aldundiko Herri Lan eta Hirigintza Sailak tarte honetan ahalik azkarren jardutea erabaki du. Hala, beraz, oinplanoan trazadura hobetu eta zeharkako sekzioa 6 metroraino zabalduko da; 0,5 metroko bazterbideak eta 0,5 metroko bermak jarriko dira, Arabako Errepideei buruzko Plan Integralean aurreikusitakoarekin bat etorriz. Plan honetan obra horiek lehentasuna dute 2001-2003 hirurtekoan.

EAEko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legeko 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar direla adieraztea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutzapenune osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketarako sistema orokorrak edo haien elementuren bat, eta hirilurretan jarduketa isolatuak egiteko direnak. Goian aipatutako legeko 26.2. artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena aurkeztea Gobernu Kontseiluari.

Hori dela bide, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuak proposatuta eta Gobernu Kontseiluak 2003ko abenduaren 16an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

XEDATU DUT

Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoari jarraituz, «A-2128 errepidean, 48,750 k.g. eta 49, 820 k.g. bitartean, trazadura hobetu eta plataforma zabaltzeko eraikitze-proiektua» burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Arabako Foru Aldundiak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea. Berariaz hasiarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko abenduaren 16an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU

Lurralde Antolamendu

eta Ingurumen Sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL


Azterketa dokumentala