Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

254. zk., 2003ko abenduaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
7126

EBAZPENA, 2003ko abenduaren 17koa, Prezioen Euskadiko Batzordearena, Monte Igueldo, S.A. enpresak tarifa berriak jartzeko egin duen eskabideari onarpena emateko dena.

Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2003ko abenduaren 17an egin duen bileran, honako akordio hau onartu du ahobatez. Ondoren argitaratu egiten da guztiek jakin dezaten.

AKORDIOA:

Monte Igueldo, S.A. enpresak 2004ko ekitaldiko funikular-zerbitzuko tarifak berraztertzeari buruzko espedientea aurkeztu zuen 2003ko abenduaren 2an, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean.

Igeldo Mendirako trenbide-zerbitzu publikoa dagozkion tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude «autonomi elkarteko prezio baimenduak» modalitatean, Ekonomi eta Ogasun Ministerioaren 1993ko otsailaren 26ko Aginduaren (martxoaren 12ko EAO, 61 zk.) 3. eranskinaren eta ekainaren 7ko 7/1996 Erregeren Lege–Dekretuaren (ekainaren 8ko EAO, 139 zk.) 16.4 artikuluaren arabera.

Euskadiko Prezioen Batzordeak eskumen hori abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretuaren (irailaren 20ko EHAA, 175 zk.) eta 1988ko irailaren 21eko Aginduaren (urriaren 4ko EHAA, 185 zk.) indarrez darabil. Organo horri dagokio eskatutako tarifak lotuta daudeneko prezioen araudi orokorrera egokituta dauden erabakitzea, prezioen politikarako neurriei buruzko urriaren 28ko 2695/1997 Errege Dekretuari eta hori garatzeko xedapenei jarraituz.

Aipatu arauak inflazioari eustekoak eta ekonomia-oreka jakin bat lortzekoak dira. Gainera, ondasunen eta zerbitzuen eta, bereziki, bizitza-kostuarekiko produktu estrategikoen prezioak eta monopoliopean edota konpetentziarik gabe egiten diren produktuen prezioak osatzeko mekanismoak zaintzekoak ere badira.

Aurreko lerroaldeetan aipatzen den eskumena Euskal Herriko Auzitegi Nagusiak berriki emandako jurisprudentziak berretsi du (Epaiak: maiatzaren 12ko 342/97; 343/97 eta 344/97; maiatzaren 23ko 284/97; uztailaren 18ko 558/97 eta urriaren 10eko 726/97); uztailaren 30eko 618/97 zenbakia; urtarrilaren 23ko 32/98 eta 33/98 zenbakiak; otsailaren 5eko 98/98 zenbakia; martxoaren 20ko 250/98, 257/98 eta 258/98 zenbakiak; martxoaren 26ko 272/98 zenbakia eta otsailaren 22ko 145/99 zenbakia).

2004. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua emateagatiko kostuen egituraren barruan sartzen diren kontzeptuetara egokiturik daudela uste da.

1988ko abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretua eta irailaren 21eko Agindua eta oro har eta kasu honetan aplikatzekoak diren xedapenak ikusita, Batzordera etorritako kideek, ahobatez, hau erabaki dute:

Lehenengoa.– Igeldo Mendirako trenbide-zerbitzua egiteko 2004rako tarifa berrien aldeko baimena ematea, ondoren zehazten diren kontzeptu eta zenbatekoen arabera, Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta Bidarien Derrigorrezko Asegurua barne direla:

– Tarifa orokorra 			0,90 Euro

– Tarifa berezia (joan-etorria) 	1,70 Euro

Bigarrena.– Ebazpen honek 2004ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta aplikatu ahalko dira tarifa berriak.

Ebazpen honek administrazioko bidea amaitzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabete biko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 17a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

JOSE LUIS MONTALBAN MONGE.


Azterketa dokumentala