Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

254. zk., 2003ko abenduaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
7120

HUTSEN ZUZENKETA, azaroaren 25eko 287/2003 Dekretuarena. Dekretu horren bitartez ondoko dekretua aldatzen da: erretiro partziala hartzen duten eta ordainketa eskuordetuak eragiten dien langileak lanaldi partzialean kontratatzeko, itunpeko ikastetxe pribatuentzako diru-laguntzak, arautzen dituena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.2 a) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Azaroaren 25eko 287/2003 Dekretuarena bitartez ondoko dekretua aldatzen da: erretiro partziala hartzen duten eta ordainketa eskuordetuak eragiten dien langileak lanaldi partzialean kontratatzeko, itunpeko ikastetxe pribatuentzako diru-laguntzak, arautzen diTuena. Eta dekretu hori 2003ko abenduaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 240. zenbakian argitaratu zen, eta bere testuan aipatu bezalako hutsak atzeman dira, ondoren zuzendu egiten direnak:

Gaztelaniazko testuan, esposizio-atalean, 23087 orrialdean, honako hau esaten den lekuan:

«… 23%, suscritos con el personal docente incluido en el sistema de pago delgado que se jubile anticipada y parcialmente al 73%.»

Honako hau esan behar da:

«… 23%, suscritos con el personal docente incluido en el sistema de pago delegado que se jubile anticipada y parcialmente al 77%.»


Azterketa dokumentala