Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2003ko abenduaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
6716

IRAGARKIA, Merkataritza zuzendariak, José Luis Montalbán Monge jaunak, 2003ko uztailaren 14an emandako zehapen-prozedura hasteko erabakia "Decoraciones y Sofas, S.L." baltzuari jakinaraztekoa.

Zehapen-prozedura hasteko erabaki hori Decoraciones y Sofas 2000, S.L. baltzuari —Bulevar José Prat kalea, 38 Madril— jakinarazten ahalegindu arren, ezin izan da lortu. Baltzuaren merkataritza-establezimenduaren azken helbide ezaguna Donostia-San Sebastianen zegoen (Ubarburu pasealekua, 9, 27. poligonoa). Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da.

Zehapen-prozedura hasteko erabakia.

Espediente zk.: G/03/03/C

Titularra: Decoraciones y Sofas 2000, S.L.

Arau-haustea.

Merkataritza jarduerari buruzko 7/1994 Legea, maiatzaren 27koa (1994ko ekainaren 13ko EHAA, 111 zk.)

Arau-haustearen deskripzioa:

Datuak eman nahi ez izatea, edo erresistentzia emateko.

Zehapena.

Arau-hauste bakoitzeko 1.502,53 euro bitartekoa izan daiteke.

Legezko ohartarazpenak.

Ohartarazten zaio hamabost egun naturaleko epean, argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatua, espedientea ikusi ahalko duela Gipuzkoako lurralde-bulegoan —Easo kalea, 10 4. solairua— baita egoki ikusten dituen alegazio, agiri, edo ziurtagiriak formulatu edo aurkeztu ere.

Horren guztiaren jakinarazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua egiten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko (Lege horrek aldatu baitzuen azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea).

Vitoria-Gasteiz, 2003ko urriaren 29a.

Lurralde Bulegoko burua	,

JAVIER LOPEZ LARRINAGA.


Azterketa dokumentala