Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2003ko abenduaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
6707

ESLEIPENA, Donostia Ospitaleko Ama-Haurren eraikineko hozte dorreen ordez beste batzuk jartzeko lanak prozedura ireki bidez kontratatzeko lehiaketa publikoari dagokiona.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Donostia Ospitalea.

c) Espedientearen zenbakia: 010/20/0/0965/O301/ 072003.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: Inbertsioak.

b) Helburua: Donostia Ospitaleko Ama-Haurren eraikineko hozte dorreen ordez beste batzuk jartzeko lanak kontratatzea.

c) Loteak: ikusi lehiaketako oinarriak.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2003ko abuztuaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 240 zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Gehienez: Guztira: 108.180,00 euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2003ko urriaren 31.

b) Kontratista:

Talde Climatización - Refrigeración, S.L.: 107.000 euro.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 107.000,00 euro.

Donostia-San Sebastián, 2003ko azaroaren 7a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

MIKEL AGUIRRE LAZKANO.


Azterketa dokumentala