241. zk., 2003ko abenduaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Osasun Saila
6696
EBAZPENA, 2003ko azaroaren 5ekoa, Osasun sailburuordearena, osasun-arloko ikerketan ikasleak prestatzeko bekak eta diru-laguntzak emateko dena.
Osasun sailburuak 2003ko ekainaren 3an emandako Aginduaren bidez (2003ko uztailaren 16ko EHAA), osasun-arloko ikerketari lotuta prestakuntza-planak burutzeko bekak eta diru-laguntzak emateko deialdia egin zen.
Agindu horren 14. artikuluan ezartzen denez, Osasun sailburuordeak ebatziko ditu, EHAAn argitaratutako ebazpen baten bitartez, bekak eta diru-laguntzak eskuratzeko eskabideak, betiere, Osasun sailburuak horretarako berariaz izendatutako Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta.
Hori guztia kontuan izanik, deialdira bildutako eskabideak aztertuta, Balorazio Batzordeak proposatutakoa hartu da aintzakotzat, eta, horrenbestez,
EBATZI DUT:
Lehena.– Ikerketa-arloan ikasleak prestatzeko bekak eta diru-laguntzak ematea honako pertsona hauei, bakoitzak ondoan duen diru-kopuruaren arabera:
A) Bekak.
GORORDO UNZUETA, 	1300 euro
M. Inmaculada	
LANDALUCE OKERANZA, Garrastatxu	486 euro
MARTIN CORRAL, Miren Josune	 930 euro
MORAZA CORTES, Francisco Javier	 1380 euro
B) Diru-laguntzak.
ANDOLLO HERVÁS, Izaskun	 8860 euro
CASAS MAESO, Nerea	 4135 euro
CHIC PALACIN, Susana	 3880 euro
DE LA TORRE MUÑECAS, Germán	 6700 euro
GARCIA RICOBARAZA, María	 2400 euro
GARCIA-ORAD CARLES, Africa	10860 euro
GARRIDO NAVARIDAS, David	 4730 euro
GASTIASORO CUESTA, Elena	 1500 euro
GORORDO UNZUETA, 	 3880 euro
M. Inmaculada	
GUERRA MARTIN, Lourdes	 6700 euro
LANDALUCE OKERANZA, 	 4130 euro
Garrastatxu	
MARTIN CORRAL, Miren Josune	 4360 euros.
MIELGO TURUELO, Victoria Eugenia	 3100 euros.
MORAZA CORTES, Francisco Javier	 3165 euros.
PIJOAN ZUBIZARRETA, José Ignacio	 1580 euros.
PRIETO PEREA, José Angel	 5000 euros.
REY SANTANO, M. Carmen	 2000 euros.
SANCHEZ GOMEZ, Sheila	 4553 euros.
SANCHEZ PEREZ, RAUL	 8860 euros.
Bigarrena.– Honako pertsona hauei bekarik ez ematea:
– Amaia Saenz de Ormijana Hernández, Virginia Guillén Cañas, Rosa Montalbán Ranero, Olatz Esnal Lasarte eta M. Aurora Arrue Ulles andreei, Balorazio Batzordeak egindako ebaluaketan ez dutelako lortu eskabidea diruz laguntzeko gutxienez lortu beharreko puntuazioa, alegia, 60 puntu. (Deialdia egiteko Aginduaren 11.2 artikulua).
– Coralia Pérez Fernández andreari, ez duelako egiaztatu Euskal Autonomia Erkidegoko biztanle-erroldan dagoela, gutxienez, eskabidea aurkeztu aurreko urtebetean. (Deialdia egiteko Aginduaren 2. artikulua).
– Olga Merino Ochoa andreari, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailetik jasotako bekarekin bateraezina delako.
– Aintzane Sarasua Unanue andreari, eskabidea epetik kanpo aurkeztu duelako.(Deialdia egiteko Aginduaren 8.2 artikulua).
Hirugarrena.– Honako ebazpen honek ez du administrazio-bidea ixten, eta, beraz, honen aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkez lezakete Osasun sailburuari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik hasita, betiere, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak moldatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera; horrez gainera, ongi iritzitako beste edozein lege-egintza ere erabil lezakete.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 5a.
Osasun sailburuordea,
RAFAEL CERDÁN ARANDIA.