Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2003ko abenduaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
6687

EBAZPENA, 2003ko azaroaren 19koa, Turismo sailburuordearena; honen bidez, enpresa turistikoetan inbertitzeko eta sortzeko GAUZATU Programan aurreikusitako baliabide ekonomikoak handitu direla jakinarazten da.

Industria, Merkataritza, eta Turismo sailburuaren 2003ko ekainaren 11ko Aginduak enpresa turistikoetan inbertitzeko eta sortzeko GAUZATU Programa arautu zuen.

Turismoa sustatzeko eta komertzializatzeko laguntzen programan ezarritako diru-laguntzak esleitzeko deialdia Turismo sailburuordearen 2003ko uztailaren 2ko Ebazpenaren bidez egin zen, eta haren 1.2 artikuluak dioenaren arabera, bertan 2003 ekitaldian emango diren diru-laguntzetarako ezarri ziren fondoak handitzea bidezkoa da.

Horrenbestez, 2003ko uztailaren 2ko Ebazpenaren 1.2 artikuluak eta arautzen duen aginduaren 2. artikuluak ezarritako ahalmena baliatua,

XEDATU DUT

Lehenengoa.– 2003ko uztailaren 2ko Ebazpenean 2003 ekitaldirako aurreikusi diren baliabide ekonomikoak 5.248.289,46 eurora arte handitzea, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko beste laguntza programen aurrekontuan erabilgarri dauden kopuruak agortzen ez diren neurrian. Ebazpen horren bidez argitara eman zen enpresa turistikoetan inbertitzeko eta sortzeko GAUZATU Programan ezarritako diru-laguntza esleipena.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 19a.

Turismo sailburuordea,

KORO GARMENDIA GALBETE.


Azterketa dokumentala