
241. zk., 2003ko abenduaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
6686
EBAZPENA, 2003ko azaroaren 19koa, Turismo sailburuordearena; honen bidez, 2003 ekitaldirako euskal turismoko azpisektoreetan kalitate eta bikaintasun ziurtagiria sustatzeko ekimenetarako laguntza-esleipenaren baliabide ekonomikoak handitu direla jakinarazten da.
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko apirilaren 16ko Aginduak euskal turismoko azpisektoreetan kalitate eta bikaintasun ziurtagiria sustatzeko ekimenetarako laguntza-esleipenaren programa ezartzen zuen.
Euskal turismoko azpisektoreetan kalitate eta bikaintasun ziurtagiria sustatzeko ekimenetarako laguntza-esleipenaren deialdi publikoa egiten zuen Turismo sailburuordearen 2003ko apirilaren 22ko Ebazpenaren 1. artikuluak dioenaren arabera, bertan 2003 ekitaldian emango diren diru-laguntzetarako ezarri ziren fondoak handitzea bidezkoa da.
Horrenbestez, 2003ko apirilaren 22ko Ebazpenaren 1. artikuluan ezarritako ahalmena erabilita, honako hau
XEDATU DUT
Lehenengoa.– 2003ko apirilaren 22ko Ebazpenean 2003 ekitaldirako aurreikusi diren baliabide ekonomikoak 119.369,15 eurora arte handitzea, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko bestelako laguntza programetan agortu ez diren aurrekontu zatien arabera. Ebazpen horren bidez argitara eman zen euskal turismoko azpisektoreetan kalitate eta bikaintasun ziurtagiria sustatzeko ekimenetarako laguntza-esleipenaren deialdi publikoa.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 19a.
Turismo sailburuordea,
KORO GARMENDIA GALBETE.
RSS