
241. zk., 2003ko abenduaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
6685
EBAZPENA, 2003 urriaren 23koa, Energia zuzendariarena, linea elektrikoa eta transformazio zentroak, Ortuella eta Abanco-Zierbenako udalerrietan, instalatzeko baimena ematen duena eta instalazioa burutzeko proiektua onartzen duena.
Erref.: L-5733, C.T. 5309, C.T. 5310 eta C.T. 5311-as-gf
Esp.: ATI-2002-10
Iberdrola Distribucion, S.A.U., enpresak hala eskatuta L-5733, C.T. 5309, C.T. 5310 eta C.T. 5311 zenbakidun espedienteari eman zaio hasiera lurralde bulego honetan. Izan ere, enpresa horrek honako eskabidea egin du: aipatutako linea elektrikoa instalatzeko administrazioaren baimena eman eta instalazioa burutzeko proiektua onartzeko. Enpresaren helbide soziala honakoa da: Gardoki kalea 8, Bilbao. Bestalde, enpresak behar bezala bete ditu Instalazio elektrikoen garraio, banaketa, merkataritza, hornidura eta administrazio prozedurako jarduerak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000-12-27ko EAO) VII. tituluko II. kapituluan ezarritako izapideak, testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz, eta Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legean eta horrekin bat datozen gainerako legezko xedapenetan xedatutakoaren arabera.
Bestalde, Asier Goiri Lopez de Arkaute elkargokideak aurkeztutako proiektua aztertu da. Proiektua Bizkaiko Industri Inginiarien Elkargo Ofizialak ikus-onetsia dago. Ikus-onespenak 4191 zenbakia du, eta 2002-11-11ko data.
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 16ko 223/2001 Dekretuak (2001-10-24ko EHAA) ematen dizkion eskumenez baliatuz, Energia zuzendariak honakoa
EBATZI DU:
Baimena ematea Iberdrola Distribución S.A.U. enpresari linea elektrikoa eta transformazio zentroak, Ortuella eta Abanto-Zierbenako udalerrietan, instalatzeko eta onartzea burutzeko proiektua. Hona hemen proiektuaren ezaugarriak:
Aireko linea elektrikoa, zirkuitu bikoitza
– Zerbitzu-tentsioa: 30 kV.
– Eroaleak: 6 LA 175 aluminiozkoak.
– Euskarriak: metalezkoak.
– Luzera: 169 m.
– Hasiera: Ortuella-Abanto I eta II linea elektrikoaren T-13 euskarrian.
– Amaiera: Linea bereko aldarazpenaren T-1 euskarrian.
Aireko linea elektrikoa, zirkuitu bakarrekoa
– Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.
– Eroaleak: 3 AL-AC, LA-56 motakoak (54,6 mm2).
– Euskarriak: metalezkoak.
– Luzera: 113 m.
– Hasiera: STR Ortuella-Gallarta Zto. 8 linea elektrikoaren T-8 euskarrian.
– Amaiera: Ortuella –Abanto I eta II linea elektrikoaren T-1 euskarrian.
Lurpeko linea elektrikoa:
– Zerbitzu-tentsioa: 30 kV.
– Eroaleak: 3 (1x240) mm2 aluminiozkoak.
– Luzera: 1570 m.
– Hasiera: Ortuella-Abanto I eta II linea elektrikoaren aldarazpenaren T-1 euskarrian.
– Amaiera: Poligono Abra Industrial 1 T.zan 1 zenbakidunean.
Lurpeko linea elektrikoa:
– Zerbitzu-tentsioa: 30 kV.
– Luzera: 295 m.
– Hasiera: Poligono Abra Industrial 1 T.zan 1 zenbakidunean.
– Amaiera: Poligono Abra Industrial 2 T.zan 2 zenbakidunean.
Lurpeko linea elektrikoa:
– Zerbitzu-tentsioa: 30 kV.
– Luzera: 255 m.
– Hasiera: Poligono Abra Industrial 2 T.zan 2 zenbakidunean.
– Amaiera: Poligono Abra Industrial 3 T.zan 3 zenbakidunean.
Lurpeko linea elektrikoa:
– Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.
– Luzera: 840 m.
– Hasiera: Ortuella-Abanto I eta II linea elektrikoaren T-1 euskarrian.
– Amaiera: STR Ortuella-Gallarta Zto. 8 linea elektrikoaren T-9033 euskarrian.
Poligono Abra Industrial 1 deituriko 1 zk.ko transformazio zentroa,
– Mota: Aurrefabrikatutako etxola.
– Transformadoreak:
Kopurua	Ald. Pot. 	Hozte-sistema	Transformazio
		(kVA)		zenbakia
	2	630	olio	30/0,42 kV
Poligono Abra Industrial 2 deituriko 2 zk.ko transformazio zentroa
– Mota: Aurrefabrikatutako etxola.
– Transformadoreak:
Kopurua	Ald. Pot. 	Hozte-sistema	Transformazio
		(kVA)		zenbakia
	2	630	olio	30/0,42 kV
Poligono Abra Industrial 3 deituriko 3 zk.ko transformazio zentroa
– Mota: Aurrefabrikatutako etxola.
– Transformadoreak:
Kopurua	Ald. Pot. 	Hozte-sistema	Transformazio
		(kVA)		zenbakia
	2	630	olio	30/0,42 kV
Ebazpen hau abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera eta honako baldintza orokor hauek ezarriz eman da:
1. Obrak onartutako proiektuaren arabera egin beharko dira, dagokionean eskatu eta baimentzen diren aldakuntzekin.
2. Proiektua burutzeko, instalazioen titularrak honako erakunde hauek emandako baldintza teknikoak kontuan hartu beharko ditu: —-
3. Instalazioak abiarazteko epea urtebetekoa izango da, ebazpen hau ematen denetik hasita.
4. Instalazioen titularrak obrak amaitu izanaren berri emango dio Bizkaiko Lurralde Bulegoari, honek behin betiko azterketa gauzatu eta instalazioak abiarazteko akta egin dezan.
5. Ebazpen hau udalen edo probintzia-mailako baimen edo lizentzien eta obrak egiteko beharrezkoak diren bestelakoen kalterik gabe eta hauetatik bereiz ematen da eta eskatzailea ez du horiek lortzeko betebeharretik salbuesten. Halaber, hirugarrenek izan litzaketen eskubideen kalterik gabe eta jabetza-eskubidea salbu utziz ematen da.
Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta, ondorioz, interesdunak gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Administrazio eta Plangintzako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan ebazpen honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, betiere azaroaren 26ko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko urriaren 23a.
Energia zuzendaria,
TXABER LEZAMIZ CONDE.
RSS