Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2003ko azaroaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
6479

IRAGARKIA, 2664/03-2 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesa izan dezaketen beste batzuei epea jarri zaiela jakinarazteko dena.

Interesa izan dezaketenei jakinarazi egiten zaie Lanius Ornitologi Sozietateak, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, 2664/03-2 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela 181/2003 Dekretuaren kontra, Dekretua uztailaren 22koa Gautegiz-Arteaga eta Sukarrieta udalerrietako zati den Kanala auzoa Hirigintza-Planeamenduak Antolatu beharreko Eremu (HPA) bezala zedarritzeko Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Egitamuaren aldaketa onartzen duena da.

Hori dela eta, interesa izan dezaketen hirugarrenei epatzea egiten zaie, baita jakinarazi ere, aipatu prozedura judizialean agertu edo pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatua.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 18a.

Lurraldearen Antolamendurako zuzendaria,

MARTIN ARREGI SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala