Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2003ko azaroaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
6469

LEHIAKETA PUBLIKOA. Iragarkia, Komisario ondoko kategorian sartzeko prestakuntza ikastaroan Aginte eta Antolamendu Arloa eman eta ebaluatzeko lana eta material didaktiko eta prestakuntza-jardueraren diseinua kontratatzeko dena (Esp.: A-027/04).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza - Kontratazioa.

c) Espedientearen zenbakia: AE-027/04

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak adierazten duen tokian.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: Administrazioak eskaera egiten duenean hasiko da. Euskal Herriko Polizia Ikastegiak antolatutako hezkuntza-jarduerak oinarri hartuz finkatuko den egutegiari heldu beharko dio esleipendunak bai eta kontuan hartu ere bi txandatan gauzatuko dela. Lanak gauzatzeko gehienezko epea, nolanahi ere, 2004ko abenduaren 31n amaituko da.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: Aurrekontua, gehienez, ehun eta laurogeita zortzi mila (188.000,-) eurokoa izango da, esleipendunak kontratua burutzeko beharrezko dituen edonolako zerga eta gastu guztiak barne direla.

Administrazioak hamabi mila (12.000,-) euro gordeko ditu karatulako 29. puntuak aipatzen duen memoria teknikoa prestatzeak dakartzan gastu guztiak ordaintzeko. Aipatu kopurua modu alikuotan banatuko da esleipendun suertatu ez diren eskaintzen artean, baldin eta kontratazio-organoaren iritziz, lortu nahi den helburuarekiko koherentzia- eta justifikazio-baldintzak betetzeaz gain, karatula honetako 29. idatz-zatian zehaztutako alderdiak betetzen badituzte. Edozelan ere, aipatu baldintzak betetzen dituzten lizitatzaileetariko bakoitzak jasoko duen gehienezko kopurua mila eta zortziehun (1.800) eurokoa izango da.

5.– Fidantzak:

Behin-behinekoa: hiru mila zazpiehun eta hirurogei (3.760) euro.

Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren %4.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila - Kontratazioa

b) Helbidea: Donostia kalea, 1- E aldea - solairuartekoa.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 88 98; 945 01 87 73

e) Telefaxa: 945 01 87 49

f) E-maila: e-satrustegi@ej-gv.es.

g) Dokumentazioa eta informazioa jasotzeko azken eguna: 03-12-15a.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

a) Sailkapena: Berariazko klausula administratiboen pleguko 7. idatz-zatian ohartemandakoaz gain, finantza eta erakundeen txostena aurkeztu beharko dute lizitatzaileek ekonomia eta finantza kaudimena egiaztatzeko. Gaitasun profesionala, teknikoa edo zientifikoa egiaztatzeko, berriz, azken hiru urteotan burututako lan edo zerbitzuen zerrenda aurkeztu behar da, baita horien zenbatekoak, datak eta onuradunak ere, publikoak zein pribatuak. Gutxienez hiru zerbitzu egiaztatzen dituen agiria aurkeztea ezinbestekoa da.

8.– Eskaintzak irekitzea.

a) Aurkezteko azken eguna: 03-12-15a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Aurkeztu beharreko agiriak: "A", "B" eta "C" letrak dituzten hiru kartazal, berariazko klausula administratiboen pleguan zehaztutako edukia dutela, eta aurkeztu ere berariazko klausula administratiboen pleguaren 7.3 puntuko azken paragrafoan zehaztutako eran edo eskutan aurkeztu beharko dira.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

2.a Helbidea: eskutan entregatu beharko dira Kontratazioan, Donostia kaleko 1.an, edo, bestela, postaz bidali beharko dira, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatu eta jakinarazi beharko zaio kontratazio organoari, telex, telefax edo telegrama baten bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen bada bidalketaren komunikazioa, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun igaro eta jaso ez badira ez dira inola ere onartuko.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

b) Helbidea: Donostia kalea 1- E aldea – solairuartekoa.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 03-12-19.

e) Ordua: 11:00ak

10.– Beste argibide batzuk:

Informazio administratiboa: Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

Informazio teknikoa: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura

Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 11.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

CRISTINA ALONSO VELASCO.


Azterketa dokumentala